20-03-2025 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 8 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pregoilaria

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1733 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.02.2025

Sortu da Santutxu Pastoral Barrutia

Atzo -domeka, Santutxu Pastoral Barrutiaren sortze kanonikoa ospatu zan San Francisquito parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala egindako eleizkizunean. Alkarteko kide ugarik parte hartu eban eta zera gogoratu jaken: "mundu honek ezinbesteko dau bizitzari beste sen bat emongo deutsan jentea" eta "etorkizuna Jainkoaren eskuetan eta, hemen Santutxun, bere lekukotasuna emon daigunon eskuetan dago".

24.02.2025

BIkarioak Alacanteko jardunaldietan

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.

23.02.2025

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

22.02.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Villaverden

'Gogoratu, bizi, amets egin' erakusketa ibiltariak 75 urteotan eleizbarrutian bizi izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten ditu. Erakusketa ikusgai dago Villaverdeko (Kantabria-Bilboko eleizbarrutia) martxoaren 3ra arte. Gero, Balmasedako San Severino eleizara eroango dabe martxoaren 14ra arte eta ostean Sodupeko San Bizente Martiria eleizan jarriko dabe.

21.02.2025

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean

 de Gernika, 'Jazotakoa jaso' sarien VIII. ekitaldian irabazle gertatu dan Gernikako San Fidel Ikastolan egingo da gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, sari-banaketa. Web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz. 

21.02.2025

Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan

Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".

20.02.2025

Eleizbarrutiaren deia "erritmo sanoaz" bide egiteko

Eskuragarri dagoz Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren dailean, Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak. Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako eratutako bide-orriagaz bat, tantai batek markatzen dau Garizumako geografia, aldi honetan "zentzu" gehiago izan leiken bide batzuk aitatuz. Basamortuan hasten da bidaia eta domekaz domeka hainbat eremutara joteko dei egiten da: mendira, lanera, etxera eta eleizara. Erreferentziazko eremuok proposatzen dira, "fedearen inguruan gogoeta egiteko eta konpromisoa sustatzeko". 

20.02.2025

Autorpen instituzionala emakumeen Eleizaren aldeko konpromisoari

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko eleizbarrutiak 'martxoak 8 mujeres' autorpen-ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Aurton, gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia, berezia izango da. Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizak alkarteetako emakumeek historian zehar askotariko bizigiro eta erantzukizunetan agertutako konpromisoa eskertuko dau. Emakume batzuk jarriko deutse aurpegia bere berariazko karisma eta gaitasunetatik Bizkaiko gizartea gehiago eta hobeto zerbitzatu gura dauan kristau alkartean …

19.02.2025

Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendari ohia, Bilbon

Xabier Gomez dominikoa Gotzainen Batzarreko migrazino zuzendaria izan zan. Gaur egun Sant Feliuko gotzaina da, 2024tik. Bihar, Bilboko Elizbarrutiko ministerio ordenatuak  antolatutako jardunaldia zuzenduko dau.

 

18.02.2025

Plaka Joan Maria Uriarteren oroimenez bere heriotzaren urteurrenean

Atzo, otsailak 17, On Joan Maria Uriarte Goirizelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrena bete zan eta Indautxuko Karmeko Ama parrokian bere aldeko Eukaristia ospatu zan. Amaieran, bere plaka jarri eben bere oroimenez. Madre de Dios de las Escuelas Pías kofradiako kide batzuen ekimena izan zan. On Joan Mariak "moparen pastoralzakoak" deitzen ebazan maitasunez, Covid pandemian laguntza eraginkorra emoten ebelako eleiza garbitzen eleizkizunen ostean. Eurentzat, oso garrantzitsua izan zan On Joan Mariarengandik jasotako babesa. 

Emaitzak orrialdeka