Barriak
Etiquetado como: Caritas
Bihar, Sokorruko Ama Birjinaren eguna Pobeñan
Bihar -irailak 8, barikua- Sokorruko Ama Birjinaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Ohitura handiko jaia da eta Bizkaiko leku askotako ehunka lagun batzen da ermitan, asko eta asko oinez joaten dalarik bertaraino. Ekitaldirik jentetsuenetakoa prozesinoa izango da, goizeko 11:30etan ermitan atara eta Bariko San Nikolas parrokiara iritsiko dana, bertan Meza Nagusia ospatzeko.
Eroskiren "zentimo solidarioak" egitaraua Caritas Bizkaiaren alde
Eroskik irailean "zentimo solidarioak" kanpainaren bidez batu daian diruaren zati bat Caritas Bizkaia erakundeak nagusi ei eta zahartzaroari eskaintzen deutsen sailerako izango da. Gehiago jakiteko: hemen
Sei kontzertu Zornotzako "Eleizetan" jaialdian
2002tik hasita urtez urte ospatzen da “Eleizetan” ganbera-musikaren jaialdia Zornotzako eleiza eta ermitetan. Datorren zapatuz emongo deutse hasiera kontzertuei eta irailean kalitate handiko musikaz gozatzeko aukera izango dabe emonaldietara hurreratu daitezan guztiek. Gainera, jarduera honi esker, udalerrikoermita eta eleizak bisitatzeko aukera izaten da. Udaletik azaldu dabenez, "hainbat monumentu bisitatu daitekez, esate baterako, Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro ermitak, Bernagoitiko San Migel, Etxanoko Andra Mari edo Zornotzako Andra Mari eleizak eta beste hainbat".
Ezagutu gura dozu Durangoko Andra Mari basilika?
Durangoko Turismo-bulegoak bisita gidatu bi egingo ditu datorren zapatuz, irailak 9, Durangoko Andra Mari basilika barrutik ikusteko. Lehenengoa, gaztelaniaz, goizeko 10:00etan izango da eta bigarrena, euskeraz, eguerdiko 12:00etatn. Jardueragaz bat egin gura dauanak, aurretik izena emon behar dau 94 603 39 38 telefonora deituz edo turismo@durango.eus helbide elektronikora mezua bialduz.
Zapatuz hasiko da Ziortzako kontzertu-saila
Datorren zapatuz, irailak 9, "Ziortza Kontzertuak" jaialdiaren XXXV. ekitaldia hasiko da. Irailaren 9, 10, 16 eta 17an ospatuko da Ziortzako kolegiatan eta autobusa jarriko dabe Bilbon (Elkano, 5, autobus geltokian, Txabarri jauregiaren aurrean) bertara joateko. Arratsaldeko 16:00etan atarako da autobus hori eta 15 minutu aurretik hartu beharko da lekua. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, doako autobus-zerbitzua jarriko da Bolibarretik Ziortzara joateko. Gehiago jakiteko eta lekua gordetzeko: hemen
Euskal Herriko 12 herritan garatuko da "Camino Escena Norte" egitaraua
Eleiz Museoko klaustroan aurkeztu zan atzo -astelehena- "Camino Escena Norte (CEN)" deitutako egitasmoa. Honen bitartez, trukea sustatu gura da arte eszenikoen arloan, irailaren 17tik urriaren 22ra garatuko dan egitarauaren haritik 60 lekutan, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Herrian eta Nafarroan. Gehiago jakiteko: hemen
Zabalik da Markinan ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2023-24 kurtsoari hasiera emongo deutsan "Goazen!" jarduera Markinan ospatuko da irailaren 30ean, zapatuz, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Parte hartu gura dauanak esteka honetan emon leike izena.
Etorkin eta Errefuxiatuaren egunak abegitsu izatera bultzatzen gaitu
Jakitera emon danez, pastoral kurtsoa irailaren 30ean hasiko da 'Goazen!' ekitaldiagaz. "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" da 2023-24 kurtsorako aukeratutako goiburua. Irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatuko da.
Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa
Irailaren 30ean, 'Goazen! 2023-24' kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Markinan. (Irailaren 4tik -astelehena- aurrera egin daitekez izen-emoteak web orrialde honetan). Gotzain Kontseiluak, aurreko urte bietan lez, baterako diru-batzea egitea proposatzen dau. Diru hori erdi bana banatuko da, Caritasen jarduerarako eta parrokietako gainerako beharrizanei aurre egiteko. Arduradunen esanetan, "ondasunak banatu egingo doguz, beraz, eta alkarregaz ahalegindu, senidetasuna eta bizitasuna erakutsiz". Aurreko asteburuan, irailak 25, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da.
Kurtsoaren hasiera Markinan izango da
Irailean, pastoral kurtso barriari hasiera emongo jako. Hasierako ekitaldi ofiziala, "Goazen!", irailaren 30ean ospatuko da, Markinan, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Irailaren 4tik -astelehena- aurrera, web orrialde honetan izena emon daiteke. Urriaren 1ean, alkarte bakotxean emongo jako hasiera kurtsoari eta Bizkaiko Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina egingo da. Aurreko asteburuan, irailak 25, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatuko da.