22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 20 Eleizbarrutitako ikastetxeen biltzarra Bilbon
29.11.2022

20 Eleizbarrutitako ikastetxeen biltzarra Bilbon

Estatuko 20 Eleizbarrutitako 40 lagun inguruk parte hartuko dau gaur eta biar Bilbon, Eleizbarrutietako ikastetxeen II. Biltzarrean. Hezkuntza eta Kulturarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko buru dan Mons. ALfonso Carrasko Lugoko gotzaina eta batzorde bereko kide dan Mons. Jose Luis Retana Ciudad Rodrigo eta Salamancako gotzaina eta Hezkuntza eta kulturarako Gotzain Batzordiko Idazkaritzako zuzendaria dan Raquel Perez San Juan izango dira, besteak beste biltzarrean. 

II. Biltzarra

Eleizbarrutietako ikastetxeen Biltzarren lehenengo ekitaldia Valentzian ospatu zan joan dan ekainean. Bertan, Bizkaiko ikastetxeek EBI sarearen kudeaketa-eredua aurkeztu eben.

Ekitaldi honetan, partaideek Begoñako Gogarte Etxean eta Derioko Seminarioan hartu dabe ostatu. Bihar -martizena-, Begoñazpi ikastolara joango dira eta hantxe ospatuko dabez lan-saioak eta bildutako Eleizbarrutien askotariko heziketa-esperientziak aurkeztuko dira. Arratsaldez, bisitaldi turistikoa egingo dabe Alde Zaharrean eta, amaitzeko, Eukaristia ospatuko dabe 20:00etan, Santiago katedralean.

STEAM Azoka

Eguaztenez, Sodupeko Avellaneda ikastetxera joango dira, bertan ospatuko da-eta Feria EBI STEAM AzokaOn Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Heziketa-sailburuak eta Juan Andres Iragorri Gueñeseko alkateak parte hartuko dabe Azokari hasiera emoteko ekitaldian.

500 ikasle, 50 egitasmo

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko 500 ikasle inguruk parte hartuko dau “EBI STEAM AZOKA” dalakoaren bigarren ekitaldian. Jarduera honetan, adin guztietako ikasleek –Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketa barru- STEAM jakintzagaiei (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingeleseko siglen arabeera) 50 egitasmo inguru aurkeztuko dabez.

Ikasleek askotariko egitasmo barritzaileak aurkeztuko dabez, esate baterako, automobil elektrikoak, robotak, errealidade birtualerako bitartekoak, mineralogia-erakusketak, 3D inprimatzeak, esperimentazino-tailerrak, bideokontsola hezigarriak edo seinale adimendunak.

 

 

Estatuko Elizabrrutien ikastetxeen topaketa Balentzian