20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 75 urteko misino-agerpena
25.05.2023

75 urteko misino-agerpena

Gaur, maiatzak 25, Afrikaren Eguna ospatzen da, egun honetan, 1958an, Afrikar Estatuen lehenengo Biltzarra ospatu zalako. Hainbat herrialdetako ordezkariak batu ziran orduan eta atzerritarren kolonizazinotik askatzeko erabakia erakutsi eben. Biltzar horretan, Afrikar Askatasunaren Eguna ospatzea proposatu zan eta, harrezkero, afrikar kontinenteko buruzagiak alkartzen jarraitu eben eta hortik sortu zan Afrikar Batasunerako Erakundea 1963.eko maiatzaren 25ean eta aurrerago Afrikaren Egun izendatu eben. Egun egokia da afrikar kontinentean be, 1959an lenenengoak Angolara iritsi ziranetik, Bizkaiko misiolariak dagozala gogoratzeko.

Lehenengo eta behin, Ekuadorrera joan ziran euskal misiolariak 1948an. Aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 1948an hasi zan misino-ibilbiearen 75. urteurrena ospatzen dihardue.

Afrika

1959an joan ziran lehenengo misiolariak Afrikara, zehatz-mehatz,  Angolara eta Malanjeko lehenengo gotzainak eskatuta. Hain zuzen be, zazpi abade eta laiko bat joan ziran, Jose Ignacio Iturmendi misiolariak “Alkarren Barri/Comunicación” aldizkariaren maiatzeko alean jasotako artikuluan azaldu dauanez. 

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_294_maiatza_mayo_/20

Misiolari horreek 1976ra arte egon ziran bertan, kanporatu ebezan arte, nahiz eta 80ko hamarkadaren hasierara arte bertan jarraitu. Beranduago, Luis Mari Perez de Onraita Malanjeko gotzain izendatu eben 1996an eta bertan egon zan 2015ean hil zan arte. 

1959tik 1996ra, misiolariak Angolako hegoaldean, Huila eta Namibe lurraldeetan, egon ziran.

Eta Luandan, Precol eta Cazengako parrokietan egon ziran 1978tik 1984ra, hitzarmen pertsonal erara, eta urte horretatik hasi eta 2013ra arte Euskal Eleizbarrutietako Misinoen zerbitzura egon ziran. Andra Mariaren Misiolariak (Francisco Arraibi Jnak sortutakoak), 2017aren erdira arte egon ziran Luandan (Morro Bento).

El destino de Ruanda, comenzó en 1960. La primera parroquia fue la de Camonyi, y más tarde se abrieron dos nuevas en Mugina y Gihara. Más tarde se dejó la primera parroquia y se abrió una nueva en Kayenzi. Llegaron a pasar más de 20 misioneros. Pero uno marcó aquel territorio de misión: Isidro Uzkudun, asesinado el 10 de junio de 2000.

1964an sinatu zan azken hitzarmena herrialde barri bategaz, oraingo honetan be, Afrikan, hain zuzen be, Zairen, gaur egun, Kongoko Errepublika Demokratikoa. Sasoi batean edo bestean, hogeta bi misiolari be izan dira bertan eta gaur egun han jarraitzen dau Xabier Goikouria eleizbarrutiko abadeak -57 urte daroaz jarraian-, eta hainatek bidaiatu eban bertara urtero azken unera arte. Gainera, Bilboko Eleizbarrutiko beste misiolari bat, Ramón Díaz Guardamino, Etiopian dago 2019tik. 

Bizkaiko afrikar alkarte katolikoak hilaren lehenengo domekaz ospatzen dau Eukaristia San Anton parrokian (Alde Zaharra), 12:30etan.

África