21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia
22.05.2023

Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta bariku eta zapatuz, Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak koordinatuta, Begoñako Gogarte Etxean egin zan hainbat laikok otoitz-erretiroan parte hartu eban.

Marisa Arias Laikotzarako Idazkaritzako arduradunak amaieran nabarmendu ebanez, “24 orduz, otoitz egin dogu, gogoetak batera jarri doguz eta alkar aberastu doguz berbiztuagazko topaketak bakotxari oparitu deuskuzan oihartzunakaz”.

Ariasen esanetan, honako eremuetan bat egitearen garrantziaz jabetu gara, “kopurua garrantzitsuena ez dala jakinda, eta benetan aberatsa eta garrantzitsua dana, alkartzea eta Eleizbarrutiaren aldeko zerbitzuan konprometituta dagozan laikoagaz gauzak kontrastatzea dala sentituta”. 

Laikoen erretiroa Begoñan
Begoñan bariku eta zapatuz ospatu zan erretiroko partaideak

Sendotzak Lekeition

Eskauten batzar nagusia

Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo -domeka, ordezkari barria aukeratzeko. Aurrerantzean, Mikel Aspano izango da eskauten arduradun barria, Maria Manriqueren lekua hartuta.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia
Sergio Buiza eskaut mobimentuko kontsiliarioa, Mikel Aspano, Maria Manrique eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina.

Encuentro de REDAMA

El sábado 20 de mayo, los grupos que formamos REDAMA, (Hijas de la Caridad, Pastoral de enfermos, Conferencias de San Vicente de Paul y Cáritas) congregamos en el gimnasio del Colegio Gabriel Aresti a unas 150 personas mayores. Después de tres años, marcados por la pandemia, en esta ocasión ha vuelto al formato habitual.

La responsable del área de mayores y envejecimiento, Pili Castro, impartió una charla sobre la importancia de mantener y cuidar las relaciones a cualquier edad. Después, el grupo de teatro de “Egunon Etxea” representó la obra “La camisa del hombre feliz”. Y por último el coro “Errekaldeko txapeldunak” amenizó la sesión, con canciones conocidas por todos los allí presentes, así que también pudieron cantarlas. Terminaron la tarde charlando y tomando un café con pastas.

Todo esto -destacan desde la organización- fue posible gracias a la colaboración de varias personas de los grupos de la UP (Txikilandia, Eskaut, Agintza, Catequesis, grupos de Referencia,…)

REDAMA

Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren Mintegian, Toledon

Zapatuz, “Antonio Algora” II. Mintegia ospatu zan Toledon, Lan Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Sailak deituta. Langile Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko hainbat arduradunek parte hartu eban.

'Antonio Algora' II. Mintegia
Mahaian, Antonio Aranda saileko zuendaria eta Maite Valdivieso Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzako kidea.

‘Deadar’ taldearen jaialdi solidarioa Barakaldon

Paulek Barakaldon daben ikastetxeko jolastokian ospatu zan Barakaldoko taldeetako gazteek antolatutako jaialdia zapatu goizez eta batutako diru guztia “La cuadri del Hospi” dalakoaren esku itziko dabe. 

Confirmaciones en Lekeitio