Kolonbiar alkarteetan oso sustraituta dagoan ‘Fiesta de las Velitas’ deitutakoa ospatu dabe eta NIkaraguan bakarrik daben debozinoa, ‘las Griterías” dalakoa. Gainera, boliviar alkarteagaz bat egin zan “Virgen de Cocota” dalakoarenganako jaieran, “fede eta kultur lokarriak estutuz”.
Egun bizi-bizi eta aberasgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat
Urdanetaren esanetan, “gure esker ona adierazo gura deutsegu, alkarte latinoamerikarren harrera eta txertatzean eraginkortasunez parte hartuz, euren ate eta bihotzak zabaldu dabezan parrokiei. Euren laguntza eta berotasuna ezinbesteko dira alkarregaz bizi dogun fedeari lotutako batasun eta ospakizunezko bidean”.