“San Pedroren oboloak” Eleizako partaide izatearen sena irudikatzen dau
Bikaritza Nagusitik ohar bidez azaldu dabenez, San Pedroren oboloa, “Pedroren ondorengoagazko eta Aita Santuak zaindu egin behar dituan behartsuenen aldeko arretarako alkartasun-zeinua da”.
Jatorria Idazteunean dauan jarduera da
San Paulok Eleiza Amaren aldeko ditu-bilketa sustatu eban sortu ebazan Eleizetan: “Jerusalemgo fededunentzat egin beharreko diru-batzeari dagokionez…, emon dagiala bakotxak bere borondatez aurreratu ahal izan dauana” (1 Kor 16, 1-3).
Historia dauan diru-batzea Eleizan
Pedroren Ondorengoaren esku izteko diru-batzea egonkor bihurtu zan VII. gizaldian, Eleizaren batasuna eta eleiz ardurakidetasuna adierazteko.
“San Pedroren Oboloa” deitutakoa, Pontifize-estatuaren amaiera ekarri eban krisialdian, Europan zein itsasoz bestalde, katolikoek izan eben erantzun lez suspertu zan (1870).
Gotzaitegitik Vatikanora bialduko da batu daiten diru guztia. Horretarako, sarrera egin Gotzaitegiaren kontuetan, honako hau jarrik kontzeptu lez: “oboloa + parrokiaren deitura”.