22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan
21.04.2023

Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan

Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. Iluntzeko zortzietan hasiko da eta ehun lagun inguruk parte hartuko dau antzezpenean. Beste alde batetik, `Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak´ beneragarriaren alderdi espirituala jasoten dauan liburua argitaratu dau. Maiatzaren lehenengo astean, fundazinoko hainbat kidek eta Bilboko gotzainak Enpresa-eredu inklusiboa, partaidetza bultzatzen dauanari buruzko mintegian parte hartuko dabe Europar Parlamentuan.

Gontzal Mendibil abeslariak Arizmendiarrietari, eskainitako musikala aurkeztuko dau bihar Markina-Xemeinen, berton bera jaio zala 108 urte beteten diran egunean.

Musikari eta abeslariak Radio Popular-Herri Irratian egin jakon alkarrizketan azaldu eban musikalaren ideia: “Nire musikaletan, pertsona zehatzak protagonista izatea gura izan dot beti, eta ez hainbeste gertaera orokorrak. Arrupe, Iparragirre, Gandiaga… eta kasu honetan, askorentzat ezezaguna dan erreferentea: Arizmendiarrieta, kooperatiben bultzatzailea”. Mendibilen ustez, bere mezuak “guztiz baliabarriak dira” gaur egun. Altarara goratzeko bidean dan abade bizkaitar honek gizarte zuzentasunaz, konpromisoaz, lankidetzaz…, jarduten eban, eta bere mezua oso baliotsua da abeslariaren ustetan. Honen haritik, musikalak abadearen bizitzaren ikuspuntu modernoa eskaintzen dau. 

Ideia bururatu jakonean, Arrasatera joan eta Arizmendiarrietaren Adiskideen Alkarteagaz hartu-emonean jarri eta musikala prestatzeko asmoa ebala azaldu eutsen. Beranduago, abadea ezagutu eban hainbat lagunegaz egon zan eta behin betiko egitasmoa aurkeztu eban. Holan, beneragarriaren mezuak olerki eta abesti bihurtu ebazan. Lan itzela egin eban, hain zuzen be, pandemian eta emaitza, “Hazia” lana izan zan. Musikala estreinatu da hainbat lekutan, baina lehenengo aldiz antzeztuko da Markina-Xemeinen.

Jose Maria Arizmendiarrieta

Partaideza zabala musikalean

Gontzal Mendibilegaz batera, 100 lagun inguruk parte hartuko dau musikalean, besteak beste, ´Goikobalu abesbatza´, `Easo eskolania´, Ohika Dantza musikariak´ taldeak izango dira oholtza gainean, eta hainbat aktorek  antzeztuko ditu Arizmendiarrietaren bizitza eta lana. 

Arizmendiarrietaren alderdi espiritualari buruzko liburua

On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak egin dau beneragarriaren alderdi espiritualari buruzko liburuaren hitzaurrea. Liburua eskuratu gura dauanak idatzi daiala mezua helbide honetara: arizmendiarrietaf@gmail.com

Una imagen del musical `Hazia´