31-08-2024 Sábado, XXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Agustindarrak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1295 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
31.08.2024

Buru erlijiosoek Kreazinoaren Aroan parte hartzeko deia egin dabe

Bihar, irailak 1, hasiko da Kreazinoaren Aroa 2024, Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Egunagaz, eta urriaren 4an, Asisko San Frantzisko ekologiaren zaindariaren egunez amaituko da. Aukeratu dan goiburuak, Itxaropena emon eta kreazinoagaz batera jardun, San Paulok Erromako kristauei idatzitako gutuna (Erm 8, 19-25) aitatzen dau. Bertan, kristau itxaropena argitu eta bere esanahi sakonaren barri emoten da. Frantzisko aita santuak mezua idatzi dau egun honetarako eta Gotzainen Batzarreko gotzainek bat egin dabe ekitaldi horregaz Karidade eta Gizarte Ekintzarako Gotzainen Batzarreko …

30.08.2024

Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan

Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao, Gorliz, Urduliz, Santa Marina eta San Eloin.

29.08.2024

Balmasedak Asua dohatsua gogoratuko dau gaur

Balmasedak Pedro Asua eta Mendia bertako semearen jai kanonikoa ospatuko dau gaur. 1936an, gaurko egunez, atxilotu eta hil egin eben. Bere gorpuzkiak Vitoria-Gasteizko seminarioko kaperara eroan ebezan 1856an. Bera dohatsu autortzeko prozesua 1964.eko maiatzaren 14an hasi eta 2014.eko urtarrilaren 27an amaitu zan, Frantzisko aita santuak martiritza jasateagaitik dohatsu autortzeko agindua sinatu ebanean. Arkitekto entzutetsua izan zan eta Bizkaian, Gasteizen eta Madrilen hainbat eraikin jaso zan bere zuzendaritzapean. Hamabi urtez abade lez jardun eban bere jaioterrian eta hemen gogoratuko …

29.08.2024

Ospakizunak Bizkaiko parrokiarik zaharrenean eta nazinoartean gehien ezagutzen dan parrokian

Gaur, San Joan Lepogabetuaren eguna, mezak ospatuko dira Gaztelugatxeko San Joan ermitan. Nazinoartean ondo ezaguna dan hatxean kokatutako ermita honetan, urteko egun jakin batzuetan batzen dira eleiztarrak. Abuztuaren 29an ospatzen da bertako jai liturgikoetako bat. Hamaiketan eta hamabietan ospatuko dira mezak. Beste alde batetik, bihartik irailaren 8ra arte, Bermeoko Almikeko Andra Mari (1236) eleizan, Bizkaiko Jaurerrian sortu zan lehenengo parrokian, bederatziurrena ospatuko da. 

28.08.2024

Nobizia barri bi Santa Monika klausurako komentuan

Gaur, San Agustin eguna, Begoñako Santa Monika komentuko monja agustindarrek Eukaristia berezia ospatuko dabe. Zazpietan izango da eta gura daben eleiztar guztiek ateak zabalik izango dabez Edwina eta Janeth nobiziek, 2022ko abuztuan komentuan sartu ziranek, abitu agustindarra jasoko daben eleizkizunean parte hatu daien. 2021etik komentuko nagusia dan Jane Severinek azaldu cauanez, "guztira 12 gara. Oraintsu sartu dira koentuak Tanzaniatik heldutako beste hiru monjagai". Atzo, Eleizbarruti osora banatzen diran formak egiten dabezan monjek familiartean ospatu eben Santa Monika eguna. …

27.08.2024

Erandioko San Agustin parrokiako eleiztar baten gutuna Argentinatik

Erandioko San Agustin parrokiak bihar ospatuko dau bere zaindariaren eguna. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian gogoan izango dabez hil barri diran Carlos Pablo Martin anai marista eta Juan Mari Lechosa abadea. Jose Luis Iglesias Meilan parrokoaren esanetan, "esker onez oroitu gura doguz biziera erlijiosoko fraile bokazinoak eta Eleizbarrutiko langile eremuko abade bokazinoak". Era berean, alkarteak aurpegia jarri deutse errealidade barriei Argentinan boluntario lanetan ari dan Olatz Neira Caritas BIzkaia erakundeko langilearen lekukotasunaren bidez. 

27.08.2024

Organo eta tronpeta doinuak Durangoko basilikan

Arandoño Kultur Elkarteak antolatutako beste kontzertu bat izango da bihar Durangoko basilikan. Oraingo honetan proposamen berezia izango da, barroko estiloko musika jorratzen dauan hirukoa izango dalako. Piccorgan hirukoak tronpeta eta organo doinuak alkarlotzen dauz. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da kontzertua.

26.08.2024

Erreguteak Urkiolara Mañaria eta Abadiñotik

Datorren bariku eta zapatuz, abuztuak 30 eta 31, urteko azken erreguteak egingo dira Urkiolako santutegira. Abuztuko azken barikuz ohikoa danez, Mañariko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako alkarteak Eukaristia ospatuko dau 12:00etan santutegian. Abadiñoko erregutea, azkena liturgia egutegian, zapatuz egingo da, 11:30etan. Alex Alonso lurraldeko bikarioa izango da buru meza bietan.

25.08.2024

Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma

Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Jaime Lopez Eguilazek Eleizbarrutiko liburutegiaren inguruan Alkarren Barri aldizkarirako idatzitako artikuluen bilduma argitaratu dau. Askotariko gauzak irakurri daitekez, besteak beste, "irakurten ez ekien pertsonei Jainkoaren Hitza ezaagutzera emotea" helburutzat eukan Biblia mutuaren jatorria edo eskuizkribuak adimen artifizialera pasatzeko urratsak.

24.08.2024

Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna

Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.

Emaitzak orrialdeka