Barriak
Etiquetado como: Bokazinoa
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Abadeen ospakizuneko argazkiak
Hasi da otoitz-maratoia
Orain dala egun batzuk jakinarazitakoaren arabera eta datorren domekaz, maiatzak 11, ospatuko diran Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Sorterriko Bokazinoen aldeko Egunaren harira, eleizbarrutian otoitz-maratoia ospatuko da gaur hasi eta domekara arte (maiatzak 5-12). Begoñako basilikan egin da lehenengo otoitzaldia. Gehiago jakiteko: hemen.
Bilboko Eleizbarrutia, "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrean
Bilboko eleizbarrutiko 25 lagun joan dira Madrid-Arena aretoan gaur hasiko dan "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrera. Misinora deitutakoen batzarra domekan amaituko da eta hainbat eleizbarrutitako, kongregazino erlijiosotako eta laikoen mobimendutako 3.000 lagun inguru batuko da bertan, Espainiako Gotzainen Batzarraren deialdiari erantzunez.
Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko
Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, …
Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartuko dabe domekaz
"Lotu bideari. Ez gehiago itxaron" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 30, Pazko-aldiko IV. domeka, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna. Bilboko Eleizbarrutian, domekan bertan, 18:00etatik 19:00etara, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatuko da Seminarioan (Zabalbide) eta, ondoren, 19:00etan, On Joseba Segura buru dala …
Bokazino Pastoraltzari buruzko berbaldia Carlos Gomez Virseda jesuitaren eskutik
Artzain Onaren Domekaz -aurton, apirilaren 30ean-, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da, sortu barri dan Bokazino Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko (EGB) Zerbitzuak sustatuta eta antolatuta. Egun berean ospatuko da Sorterriko Bokazinoen Eguna be, Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) erakundeak antolatuta. Hori dala-eta, hainbat jarduera antolatu da …
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Emilio Avellanal Gutierrez eleizbarrutiko abadea joan dan zapatuz, ekainak 20, hil zan Bilbon, 97 urte ebazala, eta abade bizitzari 72 urte eskeinita. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, eguaztena, izango da 20:00etan, Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.



