Barriak
Etiquetado como: Carmelitas
Markina-Xemeingo karmeldarrak, ondare kultural eta erlijiosoaren zaindari
Karmeldar Oinutsen Markina-Xemeingo alkartan zortzi fraile bizi dira.Julen Urkiza idazle oparoa da nagusia eta honek 'Karmel' agerkaria zuzentzen dau 1984tik hasita. Argitaratu barri dan 323. alean, Bizkaian zein Gipuzkoan aurkitu daitekezan lehenengo kristauen arrasto arkeologikoen mapa agertzen da gai nagusi lez. Argitaratutako katalogoan, Basauriko Finagako ermitako …
"Eleizea plazara" azokan erakusketak jasoteko eremua izango da
Bihar, erakustazokako (BEC) 3. pabiloian, erakusketentzat gordetako eremua izango da. Kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan eta 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten dituan erakusketa ibiltaria Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan izango da. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeek, Langile Pastoraltzak, HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) mobimentuak, 'Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari' erakundeak, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) eta artxiboak eta liburutegiak be panelak jarriko dabez euren jarduerak eta historia erakusteko.
Montserrat Torret organista ezaguna, Durangon
Maiatzaren 17an, zapatuz, estatuko organo-jotzailerik gailenetakoaren inguruko mahai-ingurua ospatuko da Durangoko San Agustik kultur eremuan. Montserrat Torretek 99 urte ditu, jardunean dago oraindik eta zortzietatik aurrera ospatuko dan barriketaldian parte hartuko dau. Ekitaldiaren antolatzaile dan Arandoño Kultur Alkarteak jardueraren ingurukoak azaldu ditu: "organoari eta musikari eskainitako guztiagaitik omenaldia egitea". Oscar Candedo, Jose Luis Echechipia eta Roberto Fresco dira organista gonbidatuak.
Naiara Trifol eta Pakembak 75. urteurreneko kantua abestuko dabe BECen
Eskaut taldeetako kideek osotutako Pakemba taldeak girotuko dau 'Eleiza plazara' azoka, arratsaldez ospatuko dan erromeria. Eszenatoko nagusian joko dabe 25:30etatik aurrera. Momentu baten, Naiara Trifol igoko da eszenatokira eta `Geroa Marraztu´ 75. urteurreneko kantua abestuko dabe.
"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta
Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "gaixotasunean, itxaropena" gaiaren inguruan jardungo daualarik. Biharamunean, martxoak 20, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, 17:30etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Web honetatik …
'Eleiza plazara' ekialdiagaz 4.000 gara Youtuben
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko maiatzaren 17an BECen ospatuko dan Eleizea plazara ekitaldiaren atarian, 4.000 harpidedun gara YouTube kanalean. Zapatuko azokan, jente-kopuru bera batuko dala uste da.
Julio Gomezen berbaldia: "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa"
Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, ospatuko dan Gaixoaren Pazkoaren inguruan.
4.000 ostia zapatuko meza jentetsurako
Datorren zapatuz, meza jentetsua ospatuko da Bizkaian. Ordu batean izango da Bilbao Exhibition Center erakustazokako (BEC) 3. pabiloian, "Eleizea plazara" azokan. Aita santu barriaren bisita bat baino gehiago izan daben Santa Monika monasterioko monja agustindarrak dira Bilboko eleizbarrutian ostiak egiten dabezan bakarrak. Hilean 50.000 ale inguru ataraten dabe euren makinetatik hainbat eleizbarrutitan banatzeko. Bizkaiko Eleizak 4.000 forma eskatu deutsez oraingoan. Jane Severin nagusiak azaldu dau formak zelan egiten diran eta aita santu barriaren izendapenaren inguruan daben eretxia, …
Eleiz Museoak BECeko azokan ospatuko dau bere eguna
Eleiz Museoak "Eleiza plazara' azokan jarriko dauan standean ospatuko dau Museoen Nazinoarteko Eguna. Ekitaldia datorren zapatuz ospatuko da BEC erakustazokan eta bertan 90 estandetik gora jarriko da eta, zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, besteak beste, 30 tailer, 8 emonaldi eta 45 berbaldi edo dinamika. Adin guztietako lagunentzat pentsatuta dago Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko prestatu dan ekitaldi nagusi hau.
"Kanpoaldetik nator. Pobreaz, kanporatuaz, jazarriaz hitz egitean, ez naz teoriatik ari, barru-barruko esperientziatik baino"
Atzo arratsaldez, Bilboko San Luis Beltran eleiza jentez lepo bete zan Manuel de Jesus Heredia Noriegaren diakonogintzarako eleizkizunean parte hartzeko. Eukaristian, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan eta 30 abade inguruk alkar-meza emon eben. Eleizkizunean izan ziran Manuelen senideak, diakonoak, adiskideak eta orain dala 17 urte inguru Bilbora heldu zanetik ezagutu dauan jentea, besteak beste, Vida ascendente/Bizian gora mobimentuko kideak -Manuel kontsiliarioa da- eta Eleizbarrutietako Misinoetakoak, urtarriletik aurrera ordezkari da-eta.
Bizkaiko HOAC Urduñan batu zan atzo
HOAC mobimentuaren eguna zala-eta, Bilbao eta Gasteizko eleizbarrutietako militanteak, senideak, jarraitzaileak eta sarbideko kideak Urduñan batu ziran atzo. Alkartze, jai eta aldarrikapenerako egunean, "barriro alkarte izaten ikasteari" buruz gogoeta ebin eben kristau langileen mobimentuak bultzatzen eta garatzen diharduan "lana zaindu, bizia zaindu" kanpainaren harira.