Barriak
Etiquetado como: Carmelitas
Markina-Xemeingo karmeldarrak, ondare kultural eta erlijiosoaren zaindari
Karmeldar Oinutsen Markina-Xemeingo alkartan zortzi fraile bizi dira.Julen Urkiza idazle oparoa da nagusia eta honek 'Karmel' agerkaria zuzentzen dau 1984tik hasita. Argitaratu barri dan 323. alean, Bizkaian zein Gipuzkoan aurkitu daitekezan lehenengo kristauen arrasto arkeologikoen mapa agertzen da gai nagusi lez. Argitaratutako katalogoan, Basauriko Finagako ermitako …
Gabonak eleizbarrutiko askotariko kultur alkarteetan
Abenduan, kulturarteko alkarteak prest dagoz Gabonak sakontasunez bizitzeko. Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatu dabezan jardueretako batzuk aurkeztu ditu:
Zeu zara Gabon! Berrizko gazteen taldearen eta helduen erreferentzia taldearen ekimena
Gaur arratsaldez, Berrizen, Gabonen atariko ekitaldia egingo da gazteen taldeak eta helduen erreferentzia taldeak sustatuta. Antolatzaileen esanetan, "gelditzeko, alkartzeko eta bat eginda egun honeetako poza bizteko tartea izango da".
Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Durangoko ekintza bandalikoak salatu ditu
Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak Durangon oroimenezko hainbat plakaren aurka burututako erasoak salatu eta gaitzetsi egin gura ditu. Kristau alkarteari bialdutako oharrean dinoenez, "biktimen oroimena zikintzea, ekintza garratza da eta guztiz ankerra".
Organo-solas kontzertua Durangon
Gaur. 20:00etan, organo-solas kontzertua ospatuko da "Argi-gogoetak" zikloaren barruan, Durangoko San Frantzisko monasterioan. Victor Perea Garcia organistak musika eta gogoeta buztartzen dituan emonaldia eskeiniko dau, besteak beste, Johann Sebastian Bach, Jehan Alain eta Felix Mendelssohn-Bartholdy musikagileen piezak interpretatuz.
Abendualdiko erretiroa bihar I. bikaritzan, Portugaleten
Bihar, abenduak 13, Abendualdiko erretiroa egingo da Portugaleteko San Inazio parrokian 10:00etatik 13:30etara, gura dabenentzat. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) Santi Juarez abade palotinoak gidatuko dau erretiroa.
Caritas Bizkaiaren deia loturak estutzeko eta alkarte bizitza indartzeko
Caritas Bizkaia erakundeak 2025eko Gabonetako kanpaina aurkeztu dau. Abendu osoan garatuko da eta urtarrilaren 5ean Bilboko Plaza Barrian ospatuko dan errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldiak emongo deutso amaiera. Alkarte bizitza indartzea ardaztzat hartuz, kanpainak aurre egin gura deutso aukeratu bako bakardadearen gehikuntzari eta milaka familiak, batez be ume txikiak dabezanek, bizi dauan ahuleziazko egoerari.
Guadalupeko Andra Mariaren ospakizunak eleizbarrutiko hainbat lekutan
Bihar, abenduak 12, Guadalupeko Andra Mariaren eguna ospatuko da. Egun hau bereziki ospatzen dabe Mexikon eta Hego Amerikako beste hainbat lekutan, deitura oso herrikoia da-eta. Eleizbarrutian, Eukaristia ospatuko da Bilboko San Nikolas eleizan, 19:30etan, latinoamerikarren talde batek euren zaindariaren omenez sustatu dauan ekimenez. Eleizkizunean, Luis Alberto Loyo Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduraduna izango da buru.
Gabonetako kontzertua Begoñan, udako suteek eragindako biktimen alde
Datorren zapatuz, abenduak 13, sortu barri dan Koral Brahms taldeak jardungo dau, Gorka Sierra zuzendari dala, Begoñako santutegian. Gabonetako kontzertu berezia izango da eta John Rutterren "Aintza" interpretatuko dau. Begoñako kofradiak antolatutako ekitaldi berezi honetan batu daiten dirua Caritasen esku itziko da joan dan udan Leonen eta Ourensen gertatu ziran sute suntsitzaileek eragindako biktimen artean banatu dagian. Kontzertuan, Miriam Cepedak (Begoñako organista) eta Lander Bilbaok (tinbalak) jardungo dabe bakarlari lez, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioko ikasle …
Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta
Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".
Gizarte zuzentasunerako argia
Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko sailetik Eleizaren Doktrina Soziala (EDS) esaldia bialduko dabe barriro: "Zuzentasunerako argia". Oraingoan, Frantzisko Aita Santuaren Fratelli Tutti, entziklikatik hartu dabe dalako esaldi hori, EDSa era bakunean zabaltzeko ohiturari helduz bariro be.



