Barriak
Etiquetado como: Eskautak
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak hondakinak jasoko ditu domekan, Ereagako hondartzan
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 14 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek bat egingo dabe domekaz Getxoko kostaldeko ingurumen natural ederra garbitzeko eta zaintzeko ahaleginean. Surfrider Foundation alkarteagaz batera, neska-mutilek hondakinak batuko dabez Getxoko Ereagako hondartzan.
Gabon-aldian, Argia eta ospakizunak
Bariku arratsaldez egin jakon harrera "Belengo Bakearen Argiari" Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatu eban eta On Joseba segura gotzaina buru zala ospatu zan ekitaldian. Asteburuan, argi hori eleizbarruti osoan banatu da eta Gabon-aldiko beste hainbat jarduera be izan da han eta hemen.
Naiara Trifol eta Pakembak 75. urteurreneko kantua abestuko dabe BECen
Eskaut taldeetako kideek osotutako Pakemba taldeak girotuko dau 'Eleiza plazara' azoka, arratsaldez ospatuko dan erromeria. Eszenatoko nagusian joko dabe 25:30etatik aurrera. Momentu baten, Naiara Trifol igoko da eszenatokira eta `Geroa Marraztu´ 75. urteurreneko kantua abestuko dabe.
200 lagun inguru gazteen topaketan, Galdakaon
Atzo ospatu zan Galdakaon IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako ume eta gazteen XIX. topaketa Galdakaon, Gazteen Lurraldeko Mahaiak antolatuta. Berrehun lagun inguruk parte hartu eban, batez be Kilimusi, Argizai, Inurri, Oiz Anboto, Gogotsuak, Arratia, Tabira eta Kosnoaga eskaut taldeetakoak.
Eleizbarrutian da «Belengo Bakearen Argia»
Estatuko batzarrean parte hartu eban "Trebeak" taldeak joan dan asteburuan Valladoliden jaso ondoren, bihar -barikua-, 19:30etan, Santiago katedralean egingo da Belengo Bakearen Argiaren ospakizuna. Urtero, Austriako eskaut eta gidariek mutiko edo neskato austriar batek Belenen, Jesusen Jaiotzaren haitzuloan bizten dauan Bakearen Argia banatzen dabe. Aurton, Austriara joan dan …
Alex Andreu: "Eskaut kontsiliario izatea, aukera ederra da"
'Beti prest!' da eskauten ezaugarria, Alex Andreu abadeari be egotzi deikeoguna. Filosofia beraz hartu dau bere gain Euskalerriko Ekautak Bizkaia mobimentuko kontsiliario-kargua. Kurtso honetatik aurrera II. bikaritzako (Enkarterri) ardurak be bere gain dituan Sergio Buiza I. bikaritzako bikarioaren lekua hartuko dau. Andreuk aukeratzat hartu dau erantzukizun hau, "aisialdia, …
3.000 eskaut batuko dira Urkiolan
Euskalerriko Eskautak mobimentuko kideak Gorka Deuna euren zaindariaren eguna ospatzeko eta eskaut mobimentuaren 65. urteurrena gogoratzeko batuko dira. Aurton, esanahi erlijiosoagaitik zein inguratzen dauan naturagaitik adierazgarri dan Urkiolako santutegiaren inguruan alkartuko dira. "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz" goiburua ardaztzat hartuta ospatuko …
180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan
Joan dan zapatuz, otsailak 28, bikaritzetan egingo diran hiru batzarretako lehenengoa ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barruti guztietako 180 lagun inguru batu zan eta eurakaz batera, saioan parte hartu eben On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza lurralde bikarioak eta Carlos Bargos eleizbarrutiko idazkari nagusiak. Hurrengo hitzorduak martxoaren 14an Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak) izango dira
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
Nerabe eta gazteak batuko dira domekan, Bika Egunean, Bilbon
III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) gazte-jenteak hitzordua dau bihar -martxoak 1, domeka-, Indautxuko Karmengo Ama parrokian, oraingoan Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak (PB) antolatuko dauan Bika Eguna ospatzeko. Jardueretarako adinaren araberako taldeetan (10 eta 14 urte bitartekoak eta 15 eta 18 urte bitartekoak) banatuko diran 10 eta 18 urte bitarteko ume eta nerabeek parte hartuko dabe.
Bilboko Gotzaitegiaren eta Hispaniako Predikarien Ordeneko prentsa oharra
Bilboko Gotzaitegiak eta Hispaniako Predikarien Ordenak (domingotarrak) argibideak emon gura ditugu
Doktrina Sozialaren "zuzentasunerako argia", M8 egunari lotuta
Hilabete honetan be aurkeztu da "Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia", Langile Pastoraltzaren eta Migrazinoetarako pastoraltzaren eskutik. 2013an kaleratu zan "argi" hau lehenengo aldiz eta urteotan formatu desbardinak izan ditu. Agerkari honen bidez, EDSaren esaldi esanguratsuak banatzen dira. Oraingoan, M8 jardunaldia gogoratzen da Frantzisko Aita Santuaren esaldi bategaz.
"Ars Viva" erlejino-musikaren 2026ko jaialdiaren hasiera
"Ars Viva" eleiz-musikaren jaialdiaren 30. ekitaldia ospatuko da aurton. Gaur arratsaldez ospatuko da lehenengo kontzertua Los Corrales de Buelnako koralaren (Kantabria) eskutik, jesuiten Indautxuko ikastetxeko eleizan, 19:30ean.
Anabella Barroso, Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente
Anabella Barroso Arahuetes, Bilboko eleizbarrutiko laiko eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (AHEB-BEHA) zuzendaria Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente izendatu dabe. Izendapen hau Madrilen, otsailaren 24 eta 25ean ospatu dan Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren 272. batzarrean gertatu da.
On Joseba Segura gotzaina buru izango da domekaz, Madrilen, Hispanoamerikaren Eguneko mezan
Datorren domekaz, martxoak 1, Eleizak Hispanoamerikaren Eguna ospatuko dau, aurton, "Bidelagun, alaitasunean bat eginda" goiburuaren haritik. Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordearen eskutik, egun honetan Eleizak Amerikan dauan presentziaren garrantzia nabarmendu gura da. Gotzain Batzorde horretako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da alkar-meza, besteak beste Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoko Prefektu dan Luis Antonio Tagle filipinar kardinala meza-emoile dala. Goizeko 10:30etan izango da eta TVE2 katearen bidez zuzenean …
Bermeon, dirua batzeko kanpaina Andra Mari eta Santa Eufemia eleizetako teilatuak konpontzeko
Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, "8.000 baietz" goiburuaren haritik.
"Bat eginda bizikidetzaren alde", musulmanen eta katolikoen batzarra
Bihar -otsailak 27, barikua- "Bat eginda bizikidetzaren alde" kristauen eta musulmanen arteko batzarra ospatuko da. Moyua plazan emongo jako hasiera ekitaldiari 18:00etan, agiria irakurriz. Ondoren, otoitzaldia eta afaria,non Ramadan eta Pazko aldian ohikoa dan baraua (iftar) hutsiko dan, egingo dira eskolapioen ikastetxean (Rekalde zum.)



