Barriak

Etiquetado como: Langile Pastoraltza

10.12.2025

Gizarte zuzentasunerako argia

Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko sailetik Eleizaren Doktrina Soziala (EDS) esaldia bialduko dabe barriro: "Zuzentasunerako argia". Oraingoan, Frantzisko Aita Santuaren Fratelli Tutti, entziklikatik hartu dabe dalako esaldi hori, EDSa era bakunean …

28.07.2025

"Militanteak zaindu, alkartea egin, lau urte langile kristauen aldeko konpromisoan"

Josu Sagastigordia eta Montxo Lopez HOACeko Bizkaiko eleizbarrutiko batzordeko kide izan dira lau urtez, antolakuntzarako eta alkarte bizitza eta konpromisoaren sustapenerako arduradun, hurrenez hurren, talde-lana, gertuko akonpainamendua eta alkarte bizitzaren sendotza nabarmendu dabezalarik. Begoña Cerrato zabalkunderako HOACeko arduradunak egindako alkarrizketan, Josu eta

25.04.2025

Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Eguna

Datozan egunetan, maiatzaren lehenengoaren bezperetan, lan-eremurako eanguratsuak diran jardunaldiak izango dira: alde batetik datorren domekaz, apirilak 27, Gizalegezko Lanaren aldeko 5. Eguna ospatuko dau eta biharamunean, Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna.

19.04.2023

Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde

"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko  "alkartasun zeinua" egitea …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2581 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.

23.06.2026

Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"

El presbítero diocesano Emilio Avellanal Gutiérrez ha fallecido este sábado, 20 de junio, en Bilbao, a los 97 años de edad y 72 años de vida sacerdotal. Su funeral se celebrará mañana miércoles, a las 20:00 h., en la parroquia de San Jorge, de Santurtzi.
23.06.2026

Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan

Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

Emaitzak orrialdeka