Barriak
Etiquetado como: Propagandistas
Jazarritako Eleiza, propagandisten jardunaldien hasieran
Gaur hasiko dira Euskalduna jauregian propagandisten alkarteak antolatutako 'Katolikoak eta Bizitza Publikoa' dalako jardunaldiak, hain zuzen be, XVII. ekitaldiari dagokiozanak. Arratsaldeko seietan ospatuko da hasierako ekitaldia eta bihar -zapatua-, zazpiak eta erdietan emongo deutse amaiera, gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz. Gerhard L. Müller kardinalak …
Gotzainak "zentzuzko erabakitzat" jo dau Estatu eta Eleizaren artean sinatutako akordioa
On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo dauanez, Gobernuak, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB) eta Erlijiosoen Espainiako Biltzarrak (CONFER) Herriaren Defendatzailearen bitartez sexu gehiegikerien biktimei arreta eskaintzeko sinatutako akordioa "zentzuzko" eta "garrantzizko" urratsa da. Sinaduraren ostean egin dituan adierazpenetan esan dauanez, Eleizak "ahalegin handia" egin dau PRIVA batzordeagaz. Eleiza ikasten, hobetzen eta "gauzak ondo egiten saiatzen" ari dala be nabarmendu dau.
Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan
Nazinoartean tentzinoak gora egiten diharduenean, Bizkaiko venezuelar alkarteak "arretaz, kezkaz eta itxaropen erresilientez" bizi ditu azken gertaerak, alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta venezuelar abadeak azaldu dauanez. Une korapilatsu honetan, Eleizak Venezuelan dauan egitekoa eta beste batzukaz batera bizitzako fedearen kontsolamendua aztertu ditu.
ETB1eko mezak Gernikako Andra Mari eleizatik
Gernikatik emongo ditu Euskal Telebistak hurrengo lau mezak. Eukaristiak Andra Mari eleizan grabatuko dira eta eurotan Jesus Llarena bertoko parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko meza, zuzenean
Gaur eguerdiko 12:00etan hasita ospatuko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundeko meza, Santiago katedralean.
Bizkaiko alkarteak sinodo-senez
Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.
Urteko lehen Astekoak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Caritasen errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldia
Urtarrilaren 5ean. Errege bezpera, Cáritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpainari amaiera emongo deutso Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. 10:00etatik 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batu daiten dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko katea apurtzeko asmoagaz.
Parrokiarteko funtsaren %1 Hego Amerika, Afrika eta Indiako egitasmoetarako
Alkarkutxa 1973an sortu zan parrokiarteko alkartasun-mekanismoa da. Besteak beste, parrokiek euren sarreren arabera egiten dabezan ekarpenetatik hornitzen da. Funts horren %1 munduko hainbat egitasmotara zuzentzen da: alkarte garapenerakoak, osasun arlokoak, pastoralgintzan laguntzeko, emakumeen aldekoak, abadeen mantenurako, e.a. 2025ean, 25 eskari aurkeztu dira deialdian eta 12 esleitu dira.
Gotzaina buru dala ospatuko dan urte barriko meza, zuzenean
On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdiko 12.00etan ospatuko dan urteko lehenengo eguneko Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Alkarren Barri 2026: beiratea eta Adimen Artifiziala hartu-emonean
Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten dituan Alkarren Barri aldizkariaren urte barriko lehenengo alea kaleratu da gaur euskarri digitalean ikus-entzunezko edukiakaz. Egun batzuk barru helduko da aldizkaria paper euskarrian harpidedunen etxeetara. Askotariko gaiak jasoten dira ale honetan, besteak beste, osoko ekologia, karitatezko ekintza, arte-ondarea, misino-bizitza..., barriak eta gogoeta eragiten daben artikuluak eskeiniz.



