20-01-2026 Martes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Pertsonen salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2317 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.01.2026

Erretiroa Mariaren Leginoa mobimentuan Alfonso Lamberen inguruan eta liburutegi ibiltaria San Nikolasen

Mariaren Leginoa mobimentuaren lokaletan (Kapelutegi 12, 1. ezke., Bilboko Alde Zaharrean) ospatuko da eguenez, urtarrilak 22, 18:00etan, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta eta gura daben guztientzat, mobimendukoak izan ala ez.

20.01.2026

Sakramentuari buruzko heziketa "Vida Ascendente/Bizian Gora" mobimentuaren eskutik

Bihar -urtarrilak 21, eguaztena-, Bizian gora mobimentuak antolatuta, kurtsoko bigarren heziketa-saioa ospatuko da. "Eukaristiaren sakramentua" gaia landuko da saioan, Felix Alonso abadeak gidatuta. Ohiko lekuan izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), goizeko 11:00etatik aurrera.

20.01.2026

Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria

Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.

19.01.2026

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera

Beste urte batez, urtarrilaren 18tik 25era, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko dau, aurton, «Espiritu bera. Itxaropen bera» goiburuaren haritik. Hain zuzen be, San Paulok Efesoarrei idatzitako epistolatik hartutako goiburua da: "Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin jatzuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan moduan” (Efesoarrei 4, 4). Bilboko eleizbarrutian, datorren domekaz, urtarrilak 25, ospatuko da asteko ekitaldi nagusia Santiago katedralean 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

18.01.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

17.01.2026

Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?

Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku itziko da Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoetara (heziketa, osasuna, umeak, azpiegiturak, e.a.) zuzendu dagian. 

16.01.2026

Gazteen Mezak Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Hilaren hirugarren domekaz, datorren domekan hasita, gazteen Mezak ospatuko dira Indautxuko Karmengo Ama parrokian, 19:00etan, Idoia Madariaga Gazteria eta Katekesirako Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak eta gazteen arloan eta katekesian jarduten dauan David Urdaneta abadeak lagunduta. 

15.01.2026

San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon

San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da bedeinkazinoa Bilboko San Anton eleizaren kanpoaldean. 

15.01.2026

Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Familia Pastoraltzarako IV., V. eta VI. bikaritzetako Mahaiek antolatuta, aurten be asteburuko erretiro bi ospatuko dira Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Aurreko kurtsoetako esperientzia guztiz positiboa izan da eta erantzun zabala jaso dabe. Arduradunen esanetan, "otoitz eta gogoetarako asteburuko esperientzia zabala da". Gehiago jakiteko, klik egin honako honegaz batera agerten diran karteletako QR kodeetan.

14.01.2026

"Otoitza eta Bizitza" tailerrak, datorren astean, Bilbon

"Otoitza eta Bizitza" tailerrak egingo dira Torre Urizar Pastoral Barrutian (PB) eta euretan parte hartzeko dei egin dabe. Heziketa-saio bi izango dira taldeak prestatzeko: urtarrilaren 19an, astelehenez, 19:00etan, Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), Iturriza, 4, eskumako atea eta urtarrilaren 20an, 19:00etan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Gehiago jakiteko: Leonor (686 55 80 98) edo Santiago (606 73 15 77). Laikoek sustatzen dabez tailerrok Bizkaian eta kurtsorako egitarau interesgarria prestatzen dihardue.

Emaitzak orrialdeka