18-04-2025 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Bizian gora

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1798 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
18.04.2025

"Lurralde Santuaren aldeko" diru-batzea, ezinbesteko laguntza

Orain dala egun batzuk egin zan deialdia Vatikanoan, mundu osoko gotzain eta fededun katolikook Lurralde Santuari lagundu deiogun "pro Terra Sancta" diru-batzea eginez gaurko egunez, Bariku Santuz. 

17.04.2025
17.04.2025

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.

17.04.2025

Kerman Lopez: "Krisma-meza, alkartasunaren zeinu"

Kerman Lopez bikario nagusiak, Radio Popular-Herri Irratiko`Iglesia Hoy´irratsaioan eskainitako alkarrizketan, gaur goizeko 11:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Krisma-mezaren balioa nabarmendu dau. Bere esanetan, eleizkizun honi "ez jako arreta larregi eskaintzen" eta, halanda be, "oso garrantzitsua da", izan be "Pazko Hirurrenari hasiera emoten deutso eta alkartasunaren zeinu da". 

16.04.2025

Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna ospatuko da

“Rompe moldes/Amestu eta zaharbarritu”, goiburuaren haritik ospatuko da Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna, hain zuzen be apirilaren 27an. Alkarte lez, lanaren giza eta kristau senean sakontzeko aukera izango dogu. 

16.04.2025

Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia

Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.

15.04.2025

Urpeko robota galtzeko bidean dagozan landareak berreskuratzeko

EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Gernikako San Fidel ikastolak maiatzaren 7tik 9ra Hegoafrikan ospatuko dan zientzia eta robotikaren nazinoarteko txapelketako azken fasean parte hartuko dau. DBHko 4. mailako 10 ikasle joango da Ciudad del Cabora First Lego League Open Africa Championship dalako ekitaldiaren finalean parte hartzeko. Ikasle eta irakasleek urpeko robota asmatu dabe, itsas hondoan desagertzeko bidean diran espezieak birlandatzeko. Bizkaia ordezkatuko dabe mundu osoko ehun ikastetxe inguru batuko dituan ekitaldian. 

15.04.2025

Prozesinoetako irudi-multzorik ederrena gaur atarako da San Nikolas eleizatik

Prozesinoa Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleizatik abiatuko da eta Alde Zaharra zeharkatuko dau. Bilboko Sate Santuan kalez kale ibiliko dan irudi-multzorik "bikain eta ederrena" da, Menaren Pietatea. Juan Pascual Menak 1756an egin eban San Nikolas eleizarena dan eskultura hau. Kristo hilaren irudi ikusgarri eta zirraragarria nabarmentzen da. Aurton, barritasun bi izango dira.

14.04.2025

Erramu-domeka, egun esanguratsua Bizkaiko Eleizarentzat

Atzo, Erramu-domeka Aste Santuari hasiera emon jakon Bizkaiko parrokietan. Gotzaina buru izan zan Santiago katedraleko eleizkizunean. Eleiztar ugarik bat egin egan egun berezi honetan parrokia alkarteagaz. On Joseba Segura gotzainak Nekaldiaren historiak proposatzen dauan "egia" nabarmendu eban: "gainera jatorkona itzela bada be, Jainkoa Jerusalemen sartu egiten da, egundoko maitasuna deuskulako". Eskautek Gorka Eguna ospatu eben, euria lagun eta pozik, Muskizeko San Joan plazaren inguruan. Astakumearen prozesinoa umez inguratuta atara zan.

14.04.2025

240 gaztetxo eta gaztek parte hartuko dabe Pazkoetan

Aste Santuaren atarian gagozala, prest dagoz Bilboko eleizbarrutian antolatu diran Pazkoak. 240 gaztetxo eta gazte inguruk emon dau izena, alkartu eta zerbitzua, barrukotasuna eta fedea lantzeko. 

Emaitzak orrialdeka