Barriak
Etiquetado como: Fair Saturday
Gazteek otoitzaldia egingo dabe III-VII bikaritzetan
Bilboko III-VII bikaritzetako begiraleek otoitzaldia ospatuko dabe zapatuz, urriak 26, 10:00etatik 13:00era, Bilboko Eleizbarutiko Seminarioan (Zabalbide, 92). Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko kide eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) unibertsitate-zabalkunderako arduradunak gidatuko dau otoitzaldia.
Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" liburua idatzi dauan Jose Maria Guiberti egindako alkarrizketa aurkeztu dabe.
BIlboko gotzaina izango da buru Jose Angel Ubietaren hileta-eleizkizunean
Jose Angel Ubieta abadearen arimaren aldeko hileta-eleizkizuna barikuz, urriak 25, ospatuko da, 17:30etan, Bilboko Santiago katedralean. On Joseba Segura gotzaina buru izango da. Bilboko gotzain izan zanean (1995-2010) Ubieta ezagutu eta beragaz jardun eban Mons. Ricardo Blazquez kardinala be etorriko da. Hil-kapera BIzkaia ehorztetxeak Gasaren plazan dauan beilatokian izango da bihar -urriak 24, eguena-, goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara.
Jose Angel Ubieta Bilboko Eleizbarrutiko abaderik zaharrena hil da
Jose Angel Ubieta abadea hilda, 98 urte ebazala, San Bizente abade-etxean. Bilbon jaio zan 1926ko martxoaren 21ean. Besteak beste, Seminarioko hezitzaile izan zan, Bikario Nagusi, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko Zuzendari edo Abadeentzako Bikaritza Zerbitzuko arduradun. Gainera, parrokietan jardun eban eta Eleizbarrutiko hainbat Kontseilu eta Batzordetako kide izan zan. 2018an, Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena jaso eban eta Eleizbarrutiari kulturaren arloan egin izan deutsan ekarpen nagusia Biblia-ikasketei lotutakoa izan dala autortu eban. Baina ezagutu ebenek gizona …
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue
Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoa barriztatzeko egitasmoari ekin eutsan. Arduradunen esanetan, "organoaren egoera hala-moduzkoa" zalako. Parrokiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntza dau egitasmo honetan eta 2025eko udarako amaitzea da asmoa.
"4.0 espedizinoa Erdi Arora", Turismo Ministerioaren babesa dauan egitasmoa
Hainbat hilabeteko plangintza eta prestaketa zorrotzaren ostean, ondare erlijiosoaren turismo sustapenerako "4.0 espedizinoa Erdi Arora" izeneko egitasmoak 700.000 eurotako dirulaguntza jaso dau Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik. Lorpenhau mugarri esanguratsu da, dirulaguntza hori lehiakortasun handiko prozesuan lortu dauan eleizbarruti arteko ekimena dalako. Gainera, Eleizaren Jasangarritasunerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Bulegoak Eleiza Jasangarriari emoten deutsan saria be jaso eban oraintsu. Bilboko Eleizbarrutiak koordinatuta, zazpi autonomia erkidegoko zortzi …
Heziketa teologikoa Bizkaiko lurraldeetan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) heziketa-ekitaldi barria jarri dau martxan lurraldeetan kurtso honetarako. Arduradunen esanetan, euren heziketa eguneratu gura daben fededunei eta, orokorrean, pastoral eragileei zuzendutako saio monografikoak dira.
Hiru egun bizi-bizi Lourdesen
Joan dan asteburan ospatu da Eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera. 11 autobus atara ziran barikuz Bizkaiko hainbat lekutatik. Bostehun lagunek parte hartu dau esperientzia espiritual honetan. On Joseba Segura gotzainak parte hartu dau erromesaldian eta buru izan da ospakizun batzuetan; gainera, berbaldia eskaini eutsen gazteei. Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko Bizkaiko kontsiliarioa, Ignacio Fernandez Eleizbarrutiko Seminarioko errektorea eta beste hainbat abade eta abadegai be taldean izan da.
Misino-kutsuko asteburua
Misino-egunik garrantzitsuena ospatu zan atzo Eleizan: DOMUND Eguna. Hori dala-eta, makina bat jarduera izan da azken egunotan.
Kurtso hasierako kulturarteko erretiroa Larrabetzun
50 lagun inguru batu zan zapatuz Larrabetzun, kurtso hasierako kulturarteko erretiroan. Eleizbarrutian dagozan lau kultur alkarteetako -afrikarra, txinatarra, latinoamerikarra eta filipinarra- ordezkariek parte hartu eben.