Barriak
Etiquetado como: Goazen
Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:00etan.
9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik
"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik egindako eskulturak 9 metroko altuera dau eta herriko metalurgia-historiagaz zerikusia dauan hainat irudi jasoten dau. Hainbat keinu egiten deutse eskolari eta bere sortzaileari, Marcelo Gangoiti abadeari.
Arto-kanaberazko oreaz egindako Kristo, Lekeition
Bihar, arratsaldeko zazpietan eta Lekeitioko basilikan, 'Vera Cruz erretaularen zaharbarritzea. Erretaula gatazkatsuaren zaharbarritzea' gaiaren inguruko berbaldia izango da. Juan Manuel G. Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak eta Patxi Saez Colina zaharbarritzaileak jardungo dabe. Gatazkaz inguratutako artelana da, izan be, indiano batek dirua bialdu eban egiteko, urte asko pasatu zan eraiki arte eta oinordekoakaz auziak eta tirabirak egon ziran. Gainera, erretaula aparta da, bakarra Euskal Herrian, besteak beste, mexikar Kristoa daualako, erretaulako elementurik zaharrena, arto-hostoz …
Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde
"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko "alkartasun zeinua" egitea proposatu dau eta, aldi berean, lan duina aldarrikatzea. Minutuko isilunea egitea da proposamena eta une hori jasoten dauan argazkia honako honeetako batera bialtzea: pastoralobrera@bizkeliza.org edo 605764775
Eskaut gazteria eta Caritas, Gorka Deunaren egunean
Datorren domekaz, apirilak 23, Bizkaiko eskautek euren eguna ospatuko dabe Bilboko Avril mendian. Bi mila eta bostehun eskaut inguru batuko da Gorka Deuna ospatzeko. Aurtengo ospakizunak badau berezitasun bat, izan be, Bizkaiko Caritasek bat egingo dau eskautakaz 'mundu hobearen alde' lan egiteko asmoagaz.
Roberto Casasen berbaldia fedearen zabalkundeari buruz, Iruñan
Roberto Casas Andrés Eleizbarrutiko diakono eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak berbaldia eskainiko dau bihar -apirilak 19, eguaztena-, 19:30etan, Iruñako Kurutze Plaza Institutuko aretoan. "Zer gertatzen ari da fedearen zabalkundeaz? Diagnostiko, erronka eta lagungarriak aurre egiteko" goiburuaren haritik jardungo dau Casasek Foro Gogoa (Cristianismo y Mundo actual) dalakoak antolatutako biharko ekitaldian.
Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen
Gotzaina, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran
Gaurtik barikura arte -apirila 21- ospatuko da Espainiako Gotzainen Batzarraren 121. Osoko Bilkura eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako artzapezpiku, kardinal eta EGBeko presidenteak eta Mons. Bernardito C. Auza nuntzio apostolikoak emongo deutse hasiera biltzarrari.
Pasiotar monjen probintzia-talde barria
Eguenetik domekara, Kurutzeko San Pauloren Pasiotar Monjek euren kapitulu probintziala osatu dabe Berrizko Mesedetako Misiolarien gogarte etxean.
150 lagun inguruk ospatu dabez batera Pazkoa eta Ramadana
Otoitzaldiaren ostean, Iftar –baraua eten- konpartitu eben Ramadan eta Pazko-aldiak berezko dabezan jai eta senidetasunaz jantzitako mahaiaren inguruan.Unas 150 personas musulmanas y cristianas, en su mayoría jóvenes, se congregaron la tarde-noche de este pasado viernes 14 de abril, en el colegio de los Escolapios, en Bilbao, convocados por Fivasco (Federación Islámica del País Vasco), Onda Euskadi, la mezquita de Rekalde, la Fundación Ellacuría y la Delegación para el diálogo interreligioso de la diócesis de Bilbao. Los asistentes tuvieron oportunidad de reflexionar y compartir …