Barriak
Etiquetado como: Bidaia
Bilboko Aste Santua Kultur Ondare Immaterial izendatzeko beste urrats bat
Kofradien Ermandadeak esker ona adierazo dau Bilboko Udalbatzak gaur onartu dauan proposamenagaitik: Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare Immaterial izendatu daiala Bilboko Aste Santua. Horretarako, gutuna bialdu deutso Bilboko Udalari, proposamenaren alde egin daben talde politikoei eskerrak emonez euren "sentiberatasunagaitik". Horregaz batera, ebazpen honek kofradiakideen eta "bilbotar askoren irrika, ametsa" beteten dauala adierazo dabe. Kaleratu daben oharrean jasoten danez, mozinoagaz, Bilboko ohiturarik zaharrena, "469 urtez bilbotarren ona egiten diharduen ondare espiritual eta …
Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan
Bilboko Udal Bandak uriko Alde Zaharrean dagoan Joan Santuak eliezan jardungo dau bihar -barikua, arratsaldeko zazpietan. "Barrentasuna" goiburuaren haritik, prozezinoetako martxak joko dabez.
Julio Gomezen berbaldia, bihar, San Frantzisko Xabier parrokian
Pertsona nagusien akonpainamendurako Abando-Albia Pastoral Barrutiko taldeak 25. urteurrena ospatzen dihardu eta, hori dala-eta, berbaldia antolatu dau biharko -martxoak 30-. Julio Gomez Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zainketa aringarrietako medikua izango da hizlaria eta "hartu, lagun egin eta osatu. Munduan egoteko modu bat" goiburuaren haritik jardungo dau, San Frantzisko Xabier parrokian (Juan Ajuriagerra, 42. Bilbao), jakin-mina daben guztien aurrean.
Indarkeria eta gerretatik ihes egiten diharduen emakumeak, protagonista 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Beste behin be, hilaren azken eguaztenez, bilkura isilak ospatuko dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik. Bilkura horretan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatuko dabez, ohiko lekuetan eta orduan -19:30-: Bilbon, Arriaga plazan; Protugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan). Hilabete hontetako bilkuran, euren etxeak itzi eta eurentzat eta euren familientzat bizimodu hobea bilatzera atara diran …
Agus Barandiaran trikitilariak joko dau 'Jazotakoa jaso' sarien banaketa
Datorren barikuz, martxoak 31, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketako sariak banatuko dira Somorrostro ikastegian. EBI sarean dagozan Eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartzen dabe bideoklipen lehiaketan eta VI. ekitaldi honetako jaialdiko gonbidatu nagusia 'Korrontzi' taldeko Agus Barandiaran izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Javier Onaindia Eleizbarrutiko irratietako zuzendariak jardungo dau aurkezle-lanetan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez eta sareko hamazazpi ikastetxeek parte hartuko dabe. Aurton …
Debabarrena orfeoiaren kontzertua Ermuan
Debabarrena orfeoia 2016an sortu zan eta 25 lagunez osatuta dago. Debabarrena orfeoiak ontzertua eskaini dau Ermuko Santiago Apostolua parrokian, askotariko estiloetako kantu herrikoiak interpretatuz, "Besarkadak" goiburua izan dauan emonaldian. Jose Miguel Laskurain zuzendariak azaldu dauanez, pandemia atzean itzi eta emonaldi hau antolatu dabe, benetan falta jakuna, "alkar besarkatu", gogora ekarteko.
Angel Romero abade "laguntzaile eta arretatsua" hil da
Angel Romero Garcia Eleizbarrutiko abadea joan dan domekan hil zan Santurtzin, 88 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -martxoak 29, eguaztena- ospatukoda, arratsaldeko zazpietan, Santurtziko Sortze Garbia parrokian, Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala.
Gizakundea eleizan ospatuko da "Bilbao Eleiz Artea" zikloa
Festival BAS - Bilbao Arte Sacro jaialsiaren ekitaldi barria ospatuko da martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Bilboko udalak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian 5 konzertu ospatuko dira Gizakundea eleizan, "Sonos mundi" (munduko soinuak) goiburuaren haritik. Kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerak Arriaga antzokiko leihatilan www.teatroarriaga.eus orrialdean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira 8 euroren truke.
600 lagun inguruk esku-hartzen dihardu Ebanjelizatze-egitasmoan
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak eskatuta, barriro zabaldu da, oraindik egin barik egozan errealidadeek, hausnarketa egin eta ekintzak zehaztu eta Bilboko Eleizbarrutian martxan dan Ebanjelizatzearen Egitasmoari gehitu deioezan. Martxoaren 11n batzartu zan Kontseiluak ordura arte jasotako erantzunen irakurketa kritikoa egin eban. Marije Calvo Egitasmorako Batzorde Teknikoko kideak hainbat datu eskaini eban: partaide-kopurua -600 inguru-, 45 talderen erantzunak eta erantzun gehienak -%23,51- Pastoral Barrutietatik. Orria hemen.