25-12-2024 Natividad del Señor
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 121 )
 

Barriak

Etiquetado como: Escolapios

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1559 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
29.04.2023

Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?

Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, 2024ko Pazko-astean (martxoaren 31tik apirilaren 7ra) egingo dan erromesaldian parte hartu daien. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: Corpus Christi parrokia (Poza Lizentziatua, 50. Bilbao), 94 441 8 99 telefonoa.

28.04.2023

Promoción turística del Patrimonio

Ayer jueves tuvo lugar la segunda jornada presencial para perfilar el proyecto de promoción turística del patrimonio en el que participan cuatro archidiocesis: Toledo, Granada, Burgos, Pamplona y Tudela y seis diócesis: Huesca, Jaca, Barbastro –Monzón, Calahorra y la Calzada-Logroño, Plasencia y Bilbao-. Es un proyecto interdiocesano, susceptible de ser subvencionado por el Ministerio de Industria, Comercio y Turismo, dentro de la programa Experiencias-Turismo. En total son más de 20 enclaves repartidos por 17 localidades en 8 comunidades autónomas.

28.04.2023

Astelehenez, Urkiolan batuko dira "misino-familiakoak"

Astelehenean-, maiatzaren lehenengo egunez ohikoa danez, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misino-familiakoak alkartuko dirra Urkiolan. Aurton, gainera, izango da ospatzeko arrazoirik, hain zuzen be, aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da.

27.04.2023

Andoni Erkoreka abadea hil da, "gizon alai, apal eta ona"

Atzo hil zan Bilbon Andoni Erkoreka Ugalde Eleizbarrutiko abadea 88 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Errigoitiko Andra Mari parrokian, 18:00etan, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala. Urteera-meza, maiatzaren 14an izango da.

27.04.2023

Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartuko dabe domekaz

"Lotu bideari. Ez gehiago itxaron" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 30, Pazko-aldiko IV. domeka, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna. Bilboko Eleizbarrutian, domekan bertan, 18:00etatik 19:00etara, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatuko da Seminarioan (Zabalbide) eta, ondoren, 19:00etan, On Joseba Segura buru dala ospatuko dan Eukaristian, Juan Reyero, Gaizka Egaña eta Marco Antonio Muñoz abadegaiek akolito-ministerioa hartuko dabe. 

26.04.2023

Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).

25.04.2023

Egitasmoa 'mezari' lotuta

Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako landu dauan ibilbide-orria ahalik eta eleiztar gehiengana helarazotea da Egitasmoaren sustapenerako taldearen asmoa. Ahalegin horretan, atzo Zornotzat batzartu zan taldekideek azaldu dabenez, "eta domekaz mezetara doan lagun askok prozesuan ez dauala parte hartu jakinda, informazino gehigarria eskainiko jake eta dei egin, eurenganatu eta garatu leiken ekintzaren bategaz konprometitu daitezan". Horretarako, agerkari berezia prestatu da, Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren erdiko orrialdeetan be argitaratuko dana, Egitasmoaren jardunbideen …

24.04.2023

2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean

Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan. 

24.04.2023

Asteburuan, misinoak eta musika buztartuta

Asteburuan, Misino-abestiaren 43. Jaialdia ospatu da Eleizbarrutian, “Muga bako kristauak” erakundearen eskutik. Estatuko 15 Eleizbarrutitik etorritako 600 lagun inguruk parte hartu dau ekitaldian. Zapatu goizez, Indautxu plazan alkartu ziran agintarien aldetik jaso eben harreragaz eta atzo emon eutsen amaiera jaialdiari, Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben Eukaristiagaz. Argazkiak: hemen. Gainera, bariku arratsaldez, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskaini eban Abandoko San Bizente Martiria eleizan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena

24.04.2023

Gizalegezko Lanaren aldeko "zeinua"

“Lana Bizigai. Trabajo Decente-Trabajo Saludable” goiburuaren haritik ospatu zan atzo -apirilak 23, domeka-, Eleizbarrutian, Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna. Lanaren eremuan bizia zaintzea ezinbesteko dala nabarmendu gura izan zan. Langile Pastoraltzatik laneko ezbeharren biktimen eta gizalegezko lanaren aldeko zeinua egitea proposatu eben, hain zuzen be, minutuko isilunea egitea.