Barriak
Etiquetado como: Migrazinoen Munduko Eguna
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Nekaldiko eleizkizuna, zuzenean
Santiago katedraletik, 18:00etan
On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur
On Joseba Segura buru dala ospatuko da gaur arratsaldez Jaunaren Nekaldia Santiago katedralean, 18:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. Eleizkizuna amaitzeaz batera, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinora joango da. Joan Santuak parrokiatik atarako da prozesino hau 19:15etan. Domekan, bestalde, gotzainak Nekaldiaren Kofradiaren Jesus Berbiztuaren eskultura bedeinkatuko dau, prozesinoa abiatu aurretik, Santiako katedralaren aurrean, 13:00ean.
Lurralde Santuaren aldeko eguna
Bariku Santuz ohikoa danez Eleizak aparteko diru-batzea egiten dihardu Lurralde Santuko kristauen alde. Joan dan azarotik Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioko prefektu dan Claudio Gugerottik gutuna idatzi dau egun honetarako eta, besteak beste, orain dala aste batzuk Siria eta Turkia astindu eta milaka hildako eragin eban lurrikara gogora ekarri dau: "Hamabi urte baino gehiagotan, Sirian indarrean dan gerraren zoritxarrari lurrikara bortitzak eragindauan hondamenda gehitu gehar jako: behera etorri diran eraikinak eta, ondorioz, fede eta gizatasunean anai-arreba doguzanen derrigorrezko …
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Afariko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedraletik
Nekaldien antzezpenek jentez beteko dabez Balmaseda, Arkotxa eta Durangoko kaleak
Orain dala egun batzuk iragarri genduanez, Bilboko Aste Santuak Euskal Herriko kultur ondare immaterial bihurtu gura dau. Ildo horretatik, Balmasedan ospatzen dan Euskal Herriko Kurutze-bide nagusiak bere berezitasuna autortuko lekuken izendapen bera jaso gura dau.
250 gazte inguruk parte hartuko dau egunotan Pazkoetan, Berrizen eta Bilbon
Berrizen eta Bilbon ospatuko dira egunotan Eleizbarrutian 14 urtetik gorako gaztetxo eta gazteentzako antolatu diran Pazkoak. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da.
Aste Santuko eleizkizunak zuzenean Santiago katedraletik eta Zeanuriko parrokiatik
Katedraleko eleizkizunak web orrialde honetatik eta Radio Popular-Herri Irratitik emongo dira eta ETBtik Zeanuriko parrokiakoak.El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidirá las celebraciones de Semana Santa, en la catedral de Santiago, que serán emitidas en directo a través de esta web, así como en la emisora diocesana Radio Popular-Herri Irratia. Telebilbao emitirá la Misa Crismal y la celebración del Domingo de Resurrección. También podrán ser seguidas, en euskera, a través de Euskal Telebista las celebraciones de Jueves Santo, Viernes Santo y Domingo de …
Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu
Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko dan Osasunaren Munduko Egunagaz. Bilboko Eleizbarrutian Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan BIdesari Alkarteari osasunaren sustapenaren arloan egin deutse autorpena. Mendetasunak dabezan pertsonen senideen babeserako …
“Hauxe da gure fedea, kalera entzutera atara eta itxaropen-haziak ereiten dituana"
"Bizitza betea izan behar dogu xede, eta betetasun hori lortzeko zoritxar eta nekeak be bizitzen jakin behar dogu".
On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Erramu-domekako Eukaristia. Bere homilian, gotzainak, besteak beste, zera esan eban: "Kristauok ez dogu prozesinoa espaloitik edo bankuan geldirik eserita ikusi gura. Kontaketaren pasarteetan sartu egin gura dogu, pertsonaien jarrerak ikusi, egoera horreetako bakotxean ze jarrera izango geunken, ze erantzun emongo geunken geure buruari galdetu". Eukaristia osorik: hemen.
Autorpena Karidadearen Alabei, Zallan
Apirilaren 1ean, zapatuz, Enkarterrietako Mankomunitateak autorpena egin eutsen Gueñeseko Sortze Garbia ikastetxean atondutako zentroko Karidadearen Alabei, hainbat hilabetez Ukrainatik etorritako lagunei eskaini deutsen abegiagaitik. Sor Alicia ikastetxeko nagusiak jaso eban autorpena alkartearen izenean. Asteburuan Gueñesen ospatu diran Eukaristietan, monjek egiten diharduen lanaren garrantzia nabarmendu da.