Barriak
Etiquetado como: Eskaut
Gotzainak Itaka-Eskolapioen eskutik egingo dan Bakearen aldeko ibilaldian parte hartuko dau
ITAKA-Eskolapioek antolatuta, bihar -urtarrilak 28, zapatua- "Bakearen aldeko ibilaldiaren" 39. ekitaldia ospatuko da, "Bakearen aldeko asteari" amaiera emonez. Astean zehar, hainbat jarduera garatu dabe kurtso eta adinka banatuta, "bakearen eta indarkeriarik ezaren balioak sustatzeko". Ibilaldia ikastetxean hasiko da eguerdiko 12:00etan eta aurton On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak be parte hartuko dau. Ikastetxetik Moyua plazara iritsiko dira Errekalde zumardia zeharkatuz eta handik, Kale Nagusitik, Arriaga antzokiaren inguruko plazara joko dabe.
Kristandade Ikastaroen deia "esperientzia eraldatzailea" bizitzeko
Gaurtik domekara arte, Kristandade Ikastaroak mobimentuko kideak batuko dira Begoñako Gogarte Etxean. Antolatzaileen esanetan, "bategite pertsonala izango da, Jesusegaz bat egitea, adiskidetasunean bat egitea, Jainkoaren maitasunaren esperientzia bizitzea". Gehiago jakiteko: cursilloscbi@barria.net edo 673400452 (Maite) eta 635742877 (Felipe) telefonoak.
Bizkaiko abadegaiek gogo-jardunak egiten dihardue Ziortzan
Aste honetan -joan dan domeka gauetik bihar arte-, Eleizbarrutiko Seminarioko kideek gogo-jardunak egiten dihardue Ziortza-Zenarruzako zistertar monasterioan. Juanjo Iragorri jesuita da laguntzailea eta bihar-barikua, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak Eukaristia ospatuko dau eguerdian eta amaiera emongo deutse gogo-jardunei.
Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik
"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.
'Bizkaia isilik', urteko lehenengo bilkura
Gaur arratsaldez ospatuko dabez, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, 2023ko lehenengo bilkurak. Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira. Ohiko lekuetan izango da, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.
Nazinoarteko autormena Somorrostroko Jon Barruecok eskola-jazarpena antzemateko egin dauan egitasmoari
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean txertatuta dagoan Somorrostro ikastegiak aurkeztu dauan "BucovIA" egitasmoari -Adimen artifizialaren tresna gelan eskola jazarpenaren zantzuak antzemateko- saria emon deutse heziketa-barrikuntzaren sailean, kalitatearen arloan barrikuntzari emoten jakozan sarien XVI. ekitaldian. Jon Barrueco Somorrostro ikastegiko irakaslea izan da egitasmoaren buru. Eurakaz batera, Donostiako Nazaret ikastetxeak eta Bilboko Zabalburu ikastetxeak parte hartu dabe.
D. Diego Berguices ya está en el callejero de Bilbao
Gaur goizean inaugurau dau alkateak, gotzainagaz eta On Diego Berguicesen lobeagaz Otxarkoagako parrokoaren izena daroan plazatxoa. Auzoan bertan izan da ekitaldia eta udaleko zinegotzi batzuk eta eskolako irakasle eta ikasleak ez eze, auzotar ugari be hurreratu da tokira.Hoy, bajo una incesante lluvia, el alcalde de Bilbao ha inaugurado la plazuela D. Diego Berguices, dedicada al que fuera párroco de Otxarkoaga durante 30 años. El obispo, quien ha participado también en el acto, ha destacado la figura de un cura dinamizador en un tiempo "en el que la Iglesia impulsaba muchas …
Hilabete, Eleizbarrutian Egitasmoari lotutako ekintzak batera jarteko
Eleiz eremu bakotxean zehaztu diran ekintzen iraulketaren amaierarako hilabete falta danean, Egitasmorako batzorde teknikoak esker ona adierazo eta parte hartzera deitu dau. Lekuan lekuko jardueran Eleizbarrutian batera jarri ondoren, aitatutako batzordeak proposamen guztiak batuko ditu, beranduago agiria Gotzain Kontseiluan aurkezteko.
Pedro Saez, Barri Ona jente xumearengana eroateaz arduratu zan abadea hil da
Domingo Pedro Saez Sola joan dan zapatuz, urtarrilak 21, hilzan Bilbon, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur -astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Eleizkizun ekumenikoa Bizkaian diran zazpi Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak bertan zirala
Atzo -domeka-, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari lotutako otoitzaldi ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honetan. Ospakizuna osorik: hemen. Hurrengo deialdia Mendekoste inguruan izango da Ezkerraldeko Eleiza Ebanjeliko batean (oraindik ez da zehaztu ze eleizatan).