Barriak
Etiquetado como: Katedrala
"Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”
“Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana / Por tí, por mí , trabajo decente”, goiburua aukeratu dau aurton X. urteurrena bete dauan Eleiza GIzalegezko Lanaren alde ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako.
Mufungaren Adiskideak Fundazinoak 10 urte bete ditu
"Mufungaren Adiskideak" Fundazinoak hamar urte beti ditu eta hainbat jarduera ospatuko dau urrian eta azaroan urteurren hori ospatzeko. Esate baterako, bihar -urriak 5, zapatua-, kontzertu solidarioa ospatuko da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:30etan, "Sonrisas y lágrimas" pelikulako abestiak kantatuko dituan Iralabarriko San Antonio koralaren eskutik.
Aldizkariaren azalean, logo barria droneak goitik hartuta
Bilboko Eleizbarrutiak hilero argitaratzen dauan aldizkaria gaur argitaratu da euskarri digitalean. Hainbat barritasun dakar eta, nagusia, azalean dago. Mantxeta barria, 'Begonia' deitutako tipografia originalagaz, 75. urteurreneko logoagaz erabili da lehenengo aldiz. Joan dan zapatuz ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldian, lagun-talde ugari batek Bizkaiko mapa, kurutzeaz zeharkatuta osotu eban, irudi korporatibo barria irudikatuz. Emaitza, Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko lehenengo alearen azaleko irudia eta bideoa da.
Heziketa eta bizikidetza Ekintza Katoliko Orokorraren eskutik
Datorren asteburuan, urriaren 5 eta 6an, Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO/ACG) Bizkaiko ordezkaritzak antolatutako lehenengo konbibentzia ospatuko da Larrabetzuko "Etxean", gazteen eta helduen sailei zuzenduta. Bruno Bonet Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "jarduera honetan, heziketa eta bizikidetza tartekatuko doguz, fedean sakontzeko eta alkarte lokarriak estutzeko eremua eskainiz".
Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo jarduera
Gaur -urriak 3, eguaztena-, kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko da, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Begoñako Gogarte Etxean. Miguel Vera Eleizbarrutiko abade, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko moderatzaile eta Seminarioko hezitzaileak gidatuko dau.
Zabalik da barriro Aingeruaren ermita, Getxon
Atzoko egunez -urriak 1, martitzena-, "Aingeruaren" eguna ospatu zan Getxoko ermita honetan. Zazpu urte inguru emon ditu itxita ermitak, egitura kaltetuta egoala-eta, jenteari debekatu egin jakolako sartzea. Atzo barriro zabaldu jakon tenplua jenteari eta Eukaristia ospatu zan. Itxita egon danean, Aingeruaren eguna Andra Maria parrokian ospatu izan da, baina atzo jatorrizko lekuan egin ahal izan eben.
Teresiar Erakundeak 100 urte daroaz Bilbon heziketa-arloan
Teresiar Erakudeak 100 urte daroaz Bizkaian. Lurralde honetan 2.000 lagun eta euren sendiak batzen dituan erakundetik azaldu dabenez, "XX. gizaldiaren hasieran heziketa-arloa sustatzeko eta emakumeen alde egiteko bideak zabaldu ebazan" Pedro Poveda abadeak sortu eban. Hainbat jarduera antolatu dabe mendeurren hau ospatzeko eta bihar, urriak 2, berbaldia izango da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, "Teresiar Erakundea Bilbon. 1. aldia (1924-1936)" goiburuaren haritik eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina.
Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?
"Nigaitik, zugaitik, gizalegezko lana" goiburua aukeratu dau 'Eleiza Gizalegezko Lanaren alde' ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Aurton, hamar urte beteko dira hasieratik Bilboko Eleizbarrutiaren partaidetza dauan ekimen hau martxan jarri zanetik. Jardunaldi hau dala-eta, On Joseba Segura gotzainak "Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?" artikulua idatzi dau. Gainera, egunari lotuta, bihar -urriak 2 eguaztena-, gogoeta egiteko eta solasean jarduteko saioa egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), gizalegezko lana …
Bidezko merkataritza eta finantza etikoei buruzko jardunaldiak Bilbon
Datorren barikuz, urriak 4, Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazinoarteko 1. Jardunaldiak ospatuko dira Arrasateko Unibertsitatearen Bilbao Berrikuntza Faktoria dalakoan (Uribitarte, 6). Kidendak, Oikocredit Euskadik eta Finantza Etikoen Euskadiko Alkarteak antolatu dabe ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.
“Open" ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak
Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, Erruki-etxea eta jesuiten Indautxuko etxea bisitatu ahal izango dira.