Barriak
Etiquetado como: Marijesiak
Bizkaia isilik bilkuren balantzea
Gaur arratsaldez ospatuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkura isilak, urte honetako azkenak.Hilaren azken eguazten guztietan lez, gaur be etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira.Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. Urteko azken bilkura honetan, etorkin eta errefuxiateun Giza Eskubideen urraketen ingurukoak gogoratu …
Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan
Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.
Josetxu Canibe hil da: Misinoa, alkartasuna eta komunikazinoa
Atzo hil zan Bilbon, 88 urteko zala, Josetxu Canibe Berganza abadea. Bihar -martitzena-, Arabako bere jaioterrian hobiratuko dabe eta bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eguaztenez, abenduak 28, ospatuko da Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan.
Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian
Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.
Eskarien gehitzea Eleizbarrutiko Artxiboan, Oroimenaren Lege barria dala-eta
Gizaldi honetan, oroimen historiko edo demokratikoko askotariko prozesuak ireki dira gerra zibilean edo diktadura frankistan jazarpena edo indarkeria jasan ebenei autortza adierazoteko edo euren aldeko neurriak ezartzeko. Guzti hori hainbat legetan islatu da: Oroimen Historikoaren Legea (abenduaren 26ko 52/2007 Legea), oraintsu aldarrikatutako urriaren 19ko 20/2022 Legeak,Oroimen Demokratikoarenak, indargabetutakoa.
On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean
Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta gehienek parte hartu daien, batzuk zuzenean emongo dira web orrialde honetan, Radio Popular-Herri Irratian, Bizkaia Irratian eta baita Telebilbaon be.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gauerdiko Mezak Bizkaian
Abenduaren 24tik 25era doan gauean, Eleizbarrutiko hainbat eleizatan Oilar-meza edo Gabon-beila ospatuko dabe. Beste alde batetik, bihar -domekea- web honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan katedralean osaptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza. Bertan, On Joseba Segura gotzainak bedeinkapen apostolikoa emongo dau parkamen osoagaz -urteko hiru unetan egin lekie, Jaunaren jaiotzaren egunez, Pazko Egunez eta askatasunez aukeratutako beste egun batean, Bilboko Eleizbarrutiaren kasuan, uztailaren 25ean, Santiago Egunez, zehazten dana.
Gizakia, Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren urrezko domina
Gaur, 2022ko abenduak 23, Estatuko Agintaritzaren Aldizkariak (EAA) abenduaren 14ko SND/1279/2022 Agindua argitaratu dau eta honen bitartez Osasun Ministerioaren Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren 2022ko urrezko domina Gizakia Fundazinoari emon jako. Jakinarazpena jasoteaz batera, Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko presidenteak harridura eta poza adierazo ditu, sari honek asko esan gura daualako Gizakia osatzen daben guztientzat. Barronek autortu dauanez, "hunkituta ta poz-pozik gagoz". Joan Villalbi Drogen Egitarau Nazionalerako ordezkariak proposatuta emon deutse …