Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
D. Diego Berguices ya está en el callejero de Bilbao
Gaur goizean inaugurau dau alkateak, gotzainagaz eta On Diego Berguicesen lobeagaz Otxarkoagako parrokoaren izena daroan plazatxoa. Auzoan bertan izan da ekitaldia eta udaleko zinegotzi batzuk eta eskolako irakasle eta ikasleak ez eze, auzotar ugari be hurreratu da tokira.Hoy, bajo una incesante lluvia, el alcalde de Bilbao ha inaugurado la plazuela D. Diego Berguices, dedicada al que fuera párroco de Otxarkoaga durante 30 años. El obispo, quien ha participado también en el acto, ha destacado la figura de un cura dinamizador en un tiempo "en el que la Iglesia impulsaba muchas …
Hilabete, Eleizbarrutian Egitasmoari lotutako ekintzak batera jarteko
Eleiz eremu bakotxean zehaztu diran ekintzen iraulketaren amaierarako hilabete falta danean, Egitasmorako batzorde teknikoak esker ona adierazo eta parte hartzera deitu dau. Lekuan lekuko jardueran Eleizbarrutian batera jarri ondoren, aitatutako batzordeak proposamen guztiak batuko ditu, beranduago agiria Gotzain Kontseiluan aurkezteko.
Pedro Saez, Barri Ona jente xumearengana eroateaz arduratu zan abadea hil da
Domingo Pedro Saez Sola joan dan zapatuz, urtarrilak 21, hilzan Bilbon, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur -astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Eleizkizun ekumenikoa Bizkaian diran zazpi Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak bertan zirala
Atzo -domeka-, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari lotutako otoitzaldi ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honetan. Ospakizuna osorik: hemen. Hurrengo deialdia Mendekoste inguruan izango da Ezkerraldeko Eleiza Ebanjeliko batean (oraindik ez da zehaztu ze eleizatan).
HOAC mobimentuak Batzar Nagusia prestatzen dihardu
Zapatuz, Bizkaiko HOACek Eleizbarrutiko Batzar Nagusia ospatu eban, hain zuzen be, HOACetik azaldu dabenez, "topaketa, ospakizuna eta alkarrizketa, bizitza eta fedea batera jarteko eta angileen eremuan gaur egun bizi dan egoera eta egiteko ebanjelizatzaileak aurrez aurre jarten deuskuzan erronkak kontuan hartuta, urtean zehar garatuko diran helburu eta jarduerak zehazteko". Egun berean, zapatuz, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Batzordearen ekimenez, saioa ospatu zan Zornotzako Andra Mari parrokian, eleiz inguruan gertatu daitekezan sexu gehiegikeriak …
Ezagutzen dogu Santiago katedraleko arrosa-leihoa?
Urtarrilean hasita, eta Eleiz Museoaren laguntzagaz, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak gure eleizetako arrosa-leihorik interesgarrienetako batzuen inguruko artikuluak aurkeztuko ditu. Lehenengoa, Santiago katedraleko arrosa-leihoari eskainita dago.
Katedralean ospatuko da eleizkizun ekumenikoaren zuzeneko emonaldia
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea (urtarrilaren 18tik 25era) dala-eta Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizun ekumenikoa zuzenean emongo da web honen bidez.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Sexu-gehiegikerien prebentzinorako protokoloari buruzko saioa bihar, Zornotzan
Gaur, urtarrilak 21, 10:00etatik 13:30etara, sexu-gehiegikeriak prebenitzeko protokoloari buruzko saioa ospatuko da Zornotzako Andra Mari parrokiako lokaletan. Juli Moreno Adin Txikikoen Babes eta Sexu-gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko kideak eta Txemi Santamaria Lagungoko kideak gidatuko dabe saioa.
Biblia mutua?
Datorren domekaz, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatuko dau. Frantzisko Aita Santua Motu Propio Aperui Illis dalakoaz baliatu zan 2019an "urteko domeka bat Jainkoaren Hitzari eskaintzeko, Jainkoaren eta bere herriaren arteko etenbako alkarrizketa horretatik datorren aberastasun agortezina ulertzeko". Biblia mutua esaten jako, Jainkoaren Hitza irakurten ez ekienei hurreratzeko erabilten zalako, honeek be Bibliako edukia ezagutu egien, grabatuen bidez pasarteak aztertuz.