26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 148 )
 

Barriak

Etiquetado como: Erromesaldia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1563 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
04.01.2023

Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak

Aste honetan, barikura arte -urtarrilak 14- eta urtero lez, Eleizbarrutiko abadeentzako gogo-jardunen txanda bi (euskeraz eta gaztelaniaz) ospatuko dira. Gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean ospatuko dira, Mons. Julio Parrila Riobambako (Ekuador) gotzain erretiratua laguntzaile dala eta euskerazkoak Begoñako gogarte etxean, Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak lagunduta.

03.01.2023

Klaururako gozogintza egun bereziotarako

Eleizbarrutian dagozan klausurako monjen 12 monasterioetako hainbaten jo eta su dihardue lanean. San Benitoren erregelara ohituta, hau da, 'ora et labora', gozogintzan aritzen dira. Izan be, zenbait monasteriotan, otoitzagaz gainera, gozoak egiten dabez eta horreek saltzetik ataraten dabe dirua bizirik irauteko. Batzuek ortuak daukiez eta, bakotxaren ahalmenaren arabera, aurrera ataraten dabez, baina ez dabe euren burua hornitzeko lain ataraten. Egunotan, telefonoz harten dabez enkarguak.

03.01.2023

Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz

Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean, zapatuz, 10:00etatik 14:00etara.

02.01.2023

Luis Casado fraile agustindarra, "langile gogotsua, parrokian buru-belarri ibilten zana", hil da

Atzo hil zan Bilbon, bat-batean, A. Luis Casado Espinosa fraile agustindarra. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, urtarrilak 3, ospatuko da, 11:30etan, Bilboko Mendiko San Jose parrokian.

02.01.2023

Mons. Joseba Segura pide por paz en la primera Eucaristía del año en Begoña

Atzo, urtarrilaren 1a, Bakearen Munduko Egunean, Bilboko gotzainak urteko lehenengo mezea ospatu eban Begoñako basilikatik. Bilbok erahildako emakumea eta Aita Santu emeritua euki ebazan gogoan bere homilian.
Ayer domingo, 1 de enero, la Iglesia celebró la Jornada Mundial por la Paz. El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidió la primera eucaristía del año, en la basílica de Begoña. En ella tuvo un recuerdo especial para el papa emérito Benedicto XVI, fallecido la víspera “acabó 2022 y con él también la vida terrena de Benedicto XVI y empieza ahora una vida nueva junto a …
02.01.2023

Emakume ukrainar eta siriar errefuxiatuen lekukotasuna Zallan

Beste urte batez, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna dala-eta, eta Aita Santuak deituta, II. bikaritzako parrokiak batu egin dira, oraingoan Zallan, "Otoitz egin bakearen alde" ekitaldian. Hainbat urtetan ospatzen dihardue ekitaldi hau lurraldean, bakotxean leku baten. Aurton, Frantzisko aita santuak Bakearen aldeko Munduko 56. Egunerako idatzi dauan mezuak goiburu hau izan dau: "Inork ezin dau bere kabuz salbatu. Barriro hasi Covid-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko".

02.01.2023

San Antonio abesbatzaren kontzertu solidarioa Bizkaiko Caritasen Auzobiziren alde

Bihar, urtarrilak 3 -martitzena-, Iralabarriko San Antonio abesbatzak urte barriko kontzetu solidarioa eskainiko dau Begoñako basilikan, 19:45etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntzak Bizkaiko Caritasen Auzobizi egitaraura zuzenduko dira.

02.01.2023

Barri emonez...

2022an, Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik barriak eta komunikazinoari lotutako zerbitzuak eskaini gura izan doguz eleiz errealidadea gizartera eroateko eta lekuko Eleizako errealidade anitzen arteko zubi-lanak egiteko. Une honetan, urtearen balantzea egitean, asmatzeak jasoteaz batera, hutsegiteak be batuko doguz, aurrera begira, gauzak hobeto egiteko eta Eleizbarrutiari zerbitzu hobea emoteko.
01.01.2023

Eukaristia zuzenean Begoñako basilikatik

On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan  ospatuko dan urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.

01.01.2023

Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan

Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdik 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Meza hori zuzenean emongo da web orrialde honetan eta Radio Popular-Herri Irratia Eleizbarrutiko irratian. Bizkaia Irratiak, …