Barriak
Etiquetado como: Alkarkutxa
Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak
Egunotan, erretiroak, gogoetak, topaketak..., izan dira Bilboko Eleizbarrutian. Ondoren, horreetako batzuen aitamena:
Algortak leku bat barriztatu dau bizilekurik ez daukien etorkin gazteentzat
Bihar inauguratuko da barritutako lokala, bertan Getxora heltzen diran eta kale gorrian bizi diran etorkin gazteei lagun egiteko. Algortako San Nikolas parrokiaren bultzadaz sortutako "San Nicolás Zabalik" alkartearen ekimena da. 'Abegigune' lokalean laguntza eskaintzen jake etorkin gazteei "gizarteratzeko eta egitasmo pertsonala garatzeko bidean lehen urratsak emoteko" ezinbesteko dabezan kudeaketak egiten.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Abesbatza ugaritako kantariek kontzertu omenaldi baten, Durangon
Gabriel Urbain Faure musikagile eta organista frantsesaren heriotzaren mendeurrena dala-eta, datorren domekaz, abenduak 15, kontzertua ospatuko da Durangon. Hainbat korutako ahots mistoez beren-beregi kontzertu honetarako sortutako "Gabriel Faure abesbatzak" jardungo dau, Fernando Urain zuzendari dala. Bidane Txopitea (sopranoa) eta Hodei Yanez izango dira bakarlariak eta Gerardo Rifon organista gonbidatua. Emonaldia Andra Mari basilikan izango da 19:30etan. Sarrera doan da eta pantaila ipiniko dabe interpetreak ikusi ahal izateko.
Marijesiek Gautegiz-Arteagako parrokoak idatzitako kopla barriak aurkitu dabez
Datorren astelehenez, Gernikako Marijesiak kalera atarako dira goizaldeko 4:00etan, bederatzi egunez Jesusen jaiotza iragartera. Aurton, errondaz erronda, ohiko 44 koplak abestuko dabez. Halanda be, bada barritasunik be. Orain dala hilabete batzuk, Gautegiz Arteagako parroko izan zan Honorio Urgoitiaren sendiak, abadeak 12 urte ebazanean idatzitako 86 kopla aurkitu ebazan, horreetako 62 barriak dira.
Oraindik bada lekuren bat Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldirako
Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatu dau, Frantzisko Aita Santuak “Spes non confundit” buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Oraindik bada lekuren bat 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo dan eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dauan bidaiarako: Hemen.
"The Chosen" telesailaren Gabonetako ale berezia ikusterik nahi?
Verbum Dei Misino-familiaren Bizkaiko taldeak eta Bilboko Loiola zentroak jarduera berezi bat prestatu dabe Gabonak ospatzeko: The Chosen telesailaren Gabonetako ale berezia, "Mandatariak" izenburua dauana, ikustea. Larogeta hamar minutu inguruko kapitulu hau ikusteko sarrera doan da. Emonaldia abenduaren 20an izango da, barikuz, 18:00etan, Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2. Bilbao). Leku mugatuak dagoz. Lekuak abenduaren 18ko -eguena- 18:00ak baino lehen hartu behar dira: hemen.
Euskaliten Urrezko A Kudeaketa Aurreratuan Somorrostro ikastegiarentzat
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Somorrostro ikastegiak,Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau EUSKALITen bidez, "Bezeroak" elementuan Kudeaketa Aurreratuaren sariagaz.Sari-banaketa atzo ospatu zan Euskalduna jauregian eta bertan izan ziran, Mikel Jauregi industria, trantsizino energetiko eta jasangarritasunerako sailburua, Nerea Melgosa ongizate, garteria eta erronka demografikorako sailburua, Alberto Martinez osasunerako sailburua eta Maria Begoña Pedrosa hezkuntzarako sailburua. Azken honek emon eutsan saria Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko xuzendariari. Argia …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Teologiari buruzko Nazinoarteko Biltzarrean, Erroman
Vicente Vide Eleizbarrutiko abadeak eta Francisco Jose Ruiz Deustuko Unibertsitateko teologia-dekanoak egunotan, Frantzisko aita santua buru, Erroman ospatu dan Teologiari buruzko Munduko Biltzarrean izan dira eta teologia-batzorde bitan parte hartu dabe.
Domekaz, “Ibiltari 2024”, ibilaldi solidarioa Durangon
Datorren domekaz, abenduak 15, "ibiltari" ibilaldi solidarioa ospatuko da Durangon, San Jose Jesuitak, Ellacuria Fundazinoak eta Alboan GKEak sustatuta. Zazpi kilometroko ibilaldi honen bidez, ahulezia larrian dagozan pertsonei laguntzeko izango da, besteak beste, Libanon desplazatuta dagozanei edo Valentzia inguruan gertatu dan hondamendiaren biktimei laguntzeko.