Barriak
Etiquetado como: HOAC
Abuztuan, 700 lagun batuko dira HOACen batzar nagusian
"Zubiak eraikiz, harresiak botaz. Eleiza langileen munduan senidetasunezko lokarriak estutuz" goiburuaren haritik Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko militanteek XIV. Batzar Nagusia ospatuko dabe Segovian, abuztuaren 12tik 15era. Bertan izango da zenbait artzapezpiku, gotzain eta eleiz mobimentuetako arduradun, tartean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina.
Marimar Gonzalez, Konpromisorako Arduradun Nagusia HOAC mobimentuan
Joan dan asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) Ordezkarien Osoko Bilkura ospatu dau Ávilan. Honako hau da batzar nagusien artean biltzen dan deliberamendu- eta erabaki-organo nagusia eta oraingoan 100 militantek parte hartu dabe Estatuko Eleizbarrutiak ordezkatuz. Marimar Gonzalez Gomez HOAC mobimentuko bizkaitar militantea aukeratu dabe …
Kristautasun eta militantzia politikoaren inguruko mahai-ingurua
Maiatzaren 28ko hauteskundeak dirala-eta, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea mobimentuak (HOAC) mahai-ingurua antolatu eban. Sei ordezkari politikok jandun eben Santurtziko Kabiezeseko San Pedro parrokian, kostaldeko herriko hainbat parrokiatako hogeta hamar eleiztar inguru eta HOACeko hainbat militanteren aurrean.
"Gizon eta emakume kristauak politikan" gaiari buruzko solasaldia bihar Santurtzin
Bihar -maiatzak 9, martitzena-, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) ekitaldia ospatuko dau Kabiezeseko San Pedro parrokian (Axular, 1. Santurtzi). "World-kafe" erara izango da, "gizon eta emakume kristauak politikan" gaiaren inguruan. Maiatzaren 28ko hauteskudeetan aurkeztuko dira alderdi politiko guztien hautagaiak eta Ezkerraldeko alkatetzak deitu dabez …
Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa
Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste …
HOAC mobimentuak Batzar Nagusia prestatzen dihardu
Zapatuz, Bizkaiko HOACek Eleizbarrutiko Batzar Nagusia ospatu eban, hain zuzen be, HOACetik azaldu dabenez, "topaketa, ospakizuna eta alkarrizketa, bizitza eta fedea batera jarteko eta angileen eremuan gaur egun bizi dan egoera eta egiteko ebanjelizatzaileak aurrez aurre jarten deuskuzan erronkak kontuan hartuta, urtean zehar garatuko diran helburu eta jarduerak …
Elorrion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldirako atzerako kontaketa hasi da
Irailaren 27an, zapatuz, ospatuko da Elorrion -Berriotxoako San Balendinen jaioterria- Bilboko eleizbarrutiko 2025-2026 kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala. "Goazen 2025" ekitaldian, fedea, ondarea eta alkartea buztartuko dira, herrian eratutako bost ibilbidetan burutuko dan jubileu-erromesaldian. Irailaren 20an amaituko da Bizkaiko Eleizaren jai honetan izena emoteko epea.
Bilboko eleizbarrutiak egoitza bakarra egiteko egitasmoari eutsi egiten deutso
Bilboko udalak Barrainkuan eleizbarrutiaren erakin barria jasotzeko obra-baimenaren luzapena ukatu ondoren, Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerenteak obraren gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak eskeini ditu. Bere esanetan, sakabanatutako 12 zerbitzu batzeko "egitasmoak orain be lehentasuna dau" Bizkaiko Eleizarentzat eta gertatu dana "enpresa eraikitzailearen konkutso-egoerak eragindako izapide administratibo hutsa da".
Zapatuz, Abdon Rodriguez abade izentauko dabe Gueñesen
Datorren zapatuz, irailak 20, Abdon Rodriguez Hervas abade egingo da Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala. Abade barria zistertar monjea izan zan eta Ziortzako alkartean bizi izan zan hiru urtez. Aste honetatik aurrera berak "poziz eta urduri" bizi dauan ziklo barriari bizi izango dau.
Askartza Clareten 50. urteurrena
Leioako Askartza ikastetxea 1975eko irailaren 15ean -gaur beteten dira 50 urte- jarri zan martxan klaratar misiolarien eskutik, Bilboko Mariaren Bihotza, San Frantzisko ikastetxeetatik eta Leioa, Getxo eta inguruko beste hainbatetik joandako 1.000 ikasle ingurugaz.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ezagutu Zallako Zariketeko ermita-santutegiko altxorrak!
Zariketeko San Pedro Ad Vincula ermita-santutegiaren ateak zabalik izango dira irailean, jenteak bidaia aparta egin daian mila urtetik gorako historia, artea eta fedea ezagutzeko. Datozan domeketan, irailak 14, 21 eta 28, ermitan abegi egingo da 18:00eatik 20:00etara, "prisa barik", ermitako batzordetik eta Zarikete kultur alkartetik esan dabenez. Aukera bikaina da giro goxo, abegitsu eta baketsuaz patxadaz gozatzeko.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak kurtsorako egitaraua aurkeztu dau
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) aurkeztu dau kurtsorako egitaraua. Institututik azaldu dabenez, "egitaraua elizbarrutiko azpimarrak kontuan hartuta eta errealittea entzunda prestatzen saiatu gara". Lehenengo ekitaldia irailean bertan izango da, hain zuzen be, Maria Jose Arana eleizbarrutiko teologoaren "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburuaren aurkezpena, irailaren 23an, 18:30etan, Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4. 1. solairua).
Zabalik da eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, aurten be egingo da eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera, hain zuzen be, urriaren 17tik 19ra. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39 eta 639 159 222.
"Lur Santuaren Lagunak. Bilbao" weba, euskeraz
Eleizbarrutian itzulpenez arduratzen dan taldeak, hain zuzen be Juan Gallastegi abadeak, “Amigos de Tierra Santa. Lur Santuaren Lagunak. Bilbao” dalakoaren web orrialdea euskeratu barri dau. Joan dan apirilean martxan jarri zan orrialdeak hilean hiru mila bisita inguru jasoten ditu eta Lur Santuaren zerbitzura dagozan frantziskotarren esanetan, Lur Santurako erromesaldien inguruko "orrialderik sendoena eta ondoen aurkeztutakoena da". Leku Santuetara erromes joan aurretik jakin beharrekoak zehaztasun osoz emoten ditu bitarteko honek. Orain, gainera, bisitariek euskerazko orrialdeaz …
Parte hartu gura dozu hilabete honetan hasiko diran 'Otoitza eta bizitza' tailerretako baten?
Ignacio Larrañaga kaputxino azpeitiarrak sortu ebazan "Otoitza eta bizitza" tailerrak munduko 40 herrialde ingurutan garatzen dira, 19.500 inguru dira tailer-arduradun edo gidariak eta Vatikanoak 1997an onartu ebazan. Laikoek osotzen dabe Bizkaiko taldea eta urtero arduratzen dira egitasmo interesgarria prestatzeaz. Aurton, irailean emongo deutse hasiera jarduerei, hain zuzen be hilaren 15ean, martitzenez, Deustuko San Felicisimo parrokian, helduei zuzendutako saioagaz, eta 24an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, gazteei zuzendutako ekitaldian.