Barriak
Etiquetado como: HOAC
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko …
HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko
"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, …
Lan mundua eraldatzeko ekintza zehatzak
Maite Valdivieso, Imanol Zubero eta José Luis Iglesias (Pepelu), izan dira, besteak beste, HOACek antolatutako udako ikastaroetako hizlari batzuk.«Ante las nuevas vulnerabilidades en el mundo del trabajo: nuevas sensibilidades y respuestas» izan da Madrilen burutu diran ikastaroen izenburua.
"Militanteak zaindu, alkartea egin, lau urte langile kristauen aldeko konpromisoan"
Josu Sagastigordia eta Montxo Lopez HOACeko Bizkaiko eleizbarrutiko batzordeko kide izan dira lau urtez, antolakuntzarako eta alkarte bizitza eta konpromisoaren sustapenerako arduradun, hurrenez hurren, talde-lana, gertuko akonpainamendua eta alkarte bizitzaren sendotza nabarmendu dabezalarik. Begoña Cerrato zabalkunderako HOACeko arduradunak egindako alkarrizketan, Josu eta …
HOAC mobimentuko batzorde iraunkorra, Bilboko eleizbarrutian
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian izango dira gaurtik zapatura arte -apirilak 7-12.
Parte hartu nahiko zeunke Ekintza Katoliko Orokorraren eta HOACen erretiroan?
"Itxaropena" goiburuaren hartitik Garizumako erretiroa ospatuko dabe eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) martxoaren 15ean. Manu de las Fuentes eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau, Arrosarioko Andra Mari parrokian, 9:30etatik 18:00etara.
HOAC mobimentuak etenbako heziketarako erretiroa egin dau Berrizen
Asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak etenbako heziketarako sarrerako ikastaroa ospatu dau Berrizko Mesedetako Misiolarien komentuan. Alde Zaharreko, Barakaldoko eta Errekaldeko militanteek parte hartu dabe Juani Sosa Kanarietako HOAC mobimentuko militanteak gidatu dauan saioan.
HOAC mobimentuaren deialdia udako ikastaroetan parte hartzeko
HOAC mobimentuak prestatu ditu aurtengo udako ikastaroak; hain zuzen be, Avilan izango dira uztailaren 22tik 28ra. Jorge Torralbo HOAC mobimentuko Bizkaiko presidenteak, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Bilboko ordezkariak eta Bizkaiko hainbat militantek parte hartuko dabe ikastaroetan. Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko Bizkaiko aurreko presidente eta gaur egun HOAC …
Asteburuan, esker ona, omenaldia eta beste hainbat ekitaldi
Barikuz, esker oneko meza ospatu zan Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Aurrerantzean, eleizak lehengo egitekoa izango dau, hau da, kapera bihurtu da eta bertan egun berezietan egingo dira eleizkizunak. Beste alde batetik, atzo -domeka- Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Berrizko Mesedetako Misiolarien XVII. kapitulu …
Ikastaroa eta mahai-ingurua HOACen eskutik
Otsailaren 1ean -eguena-, Errekaldeko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) mahai-ingurua ospatu eban Errekaldeko Auzo-etxean, auzoan askotariko arloetan jarduten daben lau erakundek parte hartu ebelarik: Arraizpe Pastoral Barrutiak (PB), Gazte Lekuk, Iturri Gorri Kirol Alkarteak eta Errekaldeberriz auzotarren alkarteak. HOAC Bizkaiak "Kristau espiritualtasuna eta …
Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun
Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor.
Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da
Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.
Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?
Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen).
Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon
"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez.
Asteburuko argazkiak
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.
"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com
Astekoak, asteko barrien laburpena
El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago
Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.



