27-09-2024 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Errekarte

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1341 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
16.09.2024

Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako

Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako prestatutako webgunearen aurrerakin bat ezagutzera emongo dau. Webgunea, irailaren 28an Derion ospautuko dan ekitaldian aurkeztuko da bere osotasunean. Gaur, Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan kurtso honetan behin baino gehiagotan entzungo diran hiru ideia nagusi agertuko dira webgunean: gogoratu, bizi eta amets egin. Ideiokaz batera, bideo bat, non gotzainak dei egiten dauan Goazen ekitaldian parte hartzeko. Orrialdean, ekitaldian parte hartzeko izena emoteko aukera dago.

15.09.2024

Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzaren zuzeneko emonaldia

Arratsaldeko seietatik aurrera, web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintzaren eleizkizuna. Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala. 

15.09.2024

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.09.2024

Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldi hau antolatu dau beste urte batez eta urriaren 18tik 20ra egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39. 

13.09.2024

Domekatik aurrera, hiru abade barri Bizkaian

Datorren domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade ordenatuko dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da eleizkizuna Santiago katedralean, 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bitartez. Gernikaldea, Santa Ana-Mesedetako Ama-Romo (San Nikolas eta Tourseko San Martin parrokiak barne) eta Leioa eta Erandio-Astrabudua Pastoral Barrutietan jardungo dabe pastoralgintzan. Ospakizunari begira adi-adi, atzo entsegua egin eben katedralean.

12.09.2024

Ziortzako kontzertuen ekitaldi barria

"Ziortzako Kontzertuak" jaialdiaren 36. ekitaldia ospatuko da aurton. Beste urte batez, antxinako musikaren kontzertu sail interesgarriaz gozatzeko aukera izango da ZIortzako kolegiatan. Lehenengo kontzertua zapatuz izango da eta Capelia Sanctae Crucis taldeko zortzi musikarik jardungo dabe. "Errenkurak eta Errespontsuak Coimbrako Kurutze Santua Monasterioko Aste Santurako" dalakoan oinarritutako emonaldia izango da. Leku horretan dago euren errepertorioaren iturria eta XVI. eta XVII. gizaldietako musika interpretatzen dabe gehien bat, zapatuz ZIortzako kolegiatan erakutsiko dabenez. 

12.09.2024

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora dator

"Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana" Estatuko hainbat uritan izango da datorren astean. Irailaren 19an -eguena-, Bilbora etorriko da eta taldekideak On Joseba Segura gotzainagaz batzartuko dira. Ostera honetan, extraktibismo eta mehatzaritzak kaltetutako Hego Amerikako (Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Peru) lurraldeetako bederatzi ordezkarik Europako 6 herrialdetako uriak zeharkatuko dabez, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara bultzatzeko batzarrak eta jarduerak eginez. 

11.09.2024

Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau

Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emongo deutse ehunka lagun batuko dituan baterako ekitaldian. Hasierako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da hogeta hamar urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Mila eta berrehun metro karratu inguru eta hogei metro inguruko altuera dauan tenplu honek sei eleizpetan antolatzen da, hormak adreiluz ixten dira eta Jose Maria Muñoz artistak egindako beirate handiak ditu. Gainera,

10.09.2024

Bilboko gotzaina: "Gertutik ezagutzen dot adin txikiko transexualen familien esperientzia"

Gotzainak gizarte eta eleiz arloko askotariko kontuez jardun dau gaur goizean, Radio Popular-Herri Irratiari eskaini deutsan kurtsoko lehenengo alkarrizketan. Besteak beste, joan dan abuztuaren 15eko homilian be jorratu eban eta komunikabideetan eta gizartean zalaparta eragin eban genero-nortasunaren gaiaz hitz egin dau luze eta zabal. Honen haritik azaldu dauanez, "zenbait izenburuk eragotzita, mezua ez zan ondo ulertu". Gotzainaren esanetan, "gertutik ezagutzen" dau adin txikiko transexualen familien esperientzia, eurakaz egoteko aukera izan dau eta "hainbat gauzatan eurakaz bat" 

10.09.2024

Gotzain Kontseiluak kurtsoari hasiera emon deutso

Gaur -martitzena-, gotzaina buru dala, Eleizbarrutiaren gobernuan esku-hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabalak kurtsoko lehenengo batzarra ospatzen dihardu. Kurtso barriari begira eskuartean dabezan gai nabarmenak aztertuko dabez, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ingurukoak. Derion, irailaren 28an ospatuko dan 'Goazen 2024' ekitaldian emongo jako hasiera urteurren horren ospakizunari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

Emaitzak orrialdeka