Barriak
Etiquetado como: Gernika
Pobreen Munduko Eguna, osoko ekologiari buruzko berbaldia eta jaialdi solidarioa
Azaroaren 17an, zapatuz, ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna. Frantzisko aita santuak bultzatu eban ekimen hau 2017an, Eleizak bere hormak gainditu eta gaurko munduan era askotara agertzen dan pobretasunaz jabetu daiten. Pobreen Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian berbaldia izango da bihar. 18:00etan, Eduardo Agosta Ekologiarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak. Era berean, datorren zapatuz, azaroak 16, Arratiako parrokiek antolatutako jaialdi solidarioa ospatuko da.
Seminarioak Abendualdiko koroak prestatu ditu familientzat
Abenduaren 8an, Seminarioaren Eguna ospatuko da. Egun horren atariko Seminarioko abadegai eta hezitzaileek kanpaina sustatuko dabe familian Seminarioagaz eta Seminarioaren alde otoitz egiteko. Aurton be, Abendualdirako jarduera jarriko dabe martxan, "familian otoitz egiteko", Abendualdiko koroaz baliatuz. BOST KANDELA eskaini dabez, lau, liturgia aldi honetan domekaz domeka bizteko eta bosgarrena, Gabonetarako.
Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori
Getxoko karmeldar oinutsen klausurako komentua itxi egingo da, bertan hirurogei urte inguru emon ondoren. Zortzi moja edadetu bizi dira San Jose alkartean eta beste alkarte batzuetara joango dira behar daben arreta eta laguntza jasoteko. Gotzaina izango da buru bihar arratsaldeko bostetan ospatuko dan esker oneko Eukaristian. Sor Felisa Etxaniz komunidadeko nagusiak Bizkaia Irratiari eskainitako alkarrizketan adierazo dauanez, "ez da erabaki erraza izan, baina bakez bizi dabe"
Zeberioko ermita biren barriztapena
Biak Zeberiokoak izan arren, parrokia desbardinetakoak diran ermita bi konpontzen dihardue, hain zuzen be, Saldiaraneko San Pedro eta San Blas ermita eta Zeberioko Santa Krutze ermita.Ugao-Miraballeseko San Bartolome parrokiaren ardurapean dago bata, eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiarenean bestea, berari dagokionez. Parrokia biak San Migel-Orozko Pastoral Barrutian (PB) dagoz.
Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be
Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian
Hona hemen, Eleizbarrutiaren Egunaren haritik ateburuan egin diran jardueretako batzuk:
200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean
Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian ospatu zan "Gaztegauan" igaro eben zapatu gaua.
Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde
Bilboko Paduleko San Bizente alkarteko hamaika kide eta boluntariok bat egin dabe asteburuan DANA lez ezagutzen dan fenomeno atmosferikoak kaltetutako inguruetan, batez be Valentziako herri askotan, garbiketa eta berresuratze lanetan dabilzan milaka boluntariogaz
Donostiako gotzainaren berbaldia Eukaristia-gurtzaren batzarrean
"Eukaristia, kristau bizitzaren iturri eta gailur" goiburuaren haritik jardungo dau On Fernando Prado Donostiako gotzainak bihar -azaroak 12, martitena-, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian (areto nagusia), 19:30etan, Bilboko Eukaristia-gurtza Beriraunkorraren batzarrean. Ekitaldia, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org