Barriak
Etiquetado como: Jornada por la VIda
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Katarina Lamotte organista gaur, Karmelo eleizan
Gaur iluntzeko 20:45etan, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan "Bilbao uria2 Nazinoarteko Organo-jaialdiaren 12. ekitaldiko bigarren kontzertua ospatuko da. Hendaiako St. Vicent eleizako organista dan Katarina Lamotte kroaziarrak J.S. Bachen musika barrokoa interpretatuko dau, aldi berean, Gabriel Faureren heriotzaren mendeurrena gogoratuz.
Eleizbarrutia azoka baten aurkeztuko da jentaurrean bere 75. urteurrena dala-eta
Zabalik da Eleizbarrutiko askotariko errealidadeek hemendik urtebetera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ospatuko dan jentaurreko azokan parte hartzeko eskarian bialdu daiezan. 2025eko maiatzean izango da "Eleizea plazara" deitutako ekitaldia. Biltzar-azoka honetan, lekuko Eleizako askotariko errealitateak agertuko dira. Eleizbarrutiaren bizitzan jarduten daben erakunde, alkarte, parrokia eta taldeak batu eta etorkizunera begira jarriko gaituan ekitaldia burutzea da helburua. Tailerrak, kontzertuak, erakusketak, ototizak..., antolatuko dira eta standak egongo dira …
HOAC mobimentuaren eguna, domekaz, Amurrion
"Lana zaindu, bizia zaindu" goiburuaren haritik ospatuko dau Bilbao eta Gasteizko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna datorren domekaz. Hitzordua, Amurrioko Amaurre ikastetxean da, 11:00etatik 18:00etara.
Etikan eta adimen artifizialean aditua dan Andrea Ciucci, Bilbon
Datorren domekaz, maiatzak 12, Eleizak Gizarte Komunikazinoen Eguna ospatuko dau Aita Santuak proposatutako goiburu eta mezuagaz: `Adimen artifiziala eta bihotzaren jakituria´. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak RenAlssance adimen artifizialaren etikarako Vatikanoko Fundazinoko idazkari nagusi dan Andrea Ciucci gonbidatu dau Bilbon ospatuko diran jardunaldietara. Ekainaren 5 eta 6rako dago eginda hitzordua. Lehenengo ekitaldia Deustuko Unibertsitatean izango da eta `Dekalogoa, AAren erabilera etikorako komunikabideetan´, aurkeztuko dala-eta, Eleizbarrutiak eta Kazetarien Euskadiko …
'Eliza jasangarria" saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari
Eleizaren Sostengatzerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkaritzak 'Eleiza jasangarria' sarien lehenengo ekitaldia antolatu dau. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokattzeagaitik nabarmendu diran Eleizako erakundeen lana autortzeko eratu dira sariok. 'Eleiza jasangaria' sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Eleizbarrutiak, parrokiak, beste hainbat egitasmo edo errealitate.
Indusketa arkeologikoa Begoñan, Bizkaiko asaben bila
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Ignacio Fernandez Begoñako parrokoak indusketa arkeologiko eta tenpluaren balio-handitzerako egitasmoa aurkeztu dabe gaur goizean begoñako basilikan. Bizkaian, krisatu gurtzaren jatorria eta Bilbon bizitzen jarri zan lehenengo taldea ezagutzea eta lurraldeko historia eta kultura ondarea aberastea da egitasmoaren helburua. Amatxuren oinetan egon daitekez "VECVNIA' izenaz ezagututako uri indigenaren hondakinak, ustez erromatarren sasoian kolonizatua izan zan uriaren arrastoak. Uri hori existitu zala sekula …
Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa
Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean. promovido por Alboan, Cáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunagaz.
Santurtziko Urbegi eskaut taldearen 30. urteurrena
"Urbegi", Santurtziko eskaut talde bakarrak 30. urteurrena ospatuko dau. Hainbat jarduera antolatu dabe horrretarako eta lehenengoa maiatzaren 10ean, barikuz, ospatuko da Jauregia Torre-etxeko areto nagusian, 19:00etan. Aisialdiko heziketari buruzko berbaldia izango da eta Txus Morata Pere Tarres Fundazinoko Aisialdi Hezitzaile eta Gizarte-kultura Ekintzarako zuzendariak eta Aintzane Monteverde Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari ohi eta Scouts MSCko presidenteorde ohiak jardungo dabe.
Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz
Gaur arratsaldeko bostetan, solasaldi-kafea ospatuko dabe Bilboko San Fernando parrokian. Pertsona nagusiei zuzendutako jarduera da eta Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatzen dau.