29-09-2024 Domingo, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 4 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gardentasuna

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1344 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.09.2024

Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau

Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emongo deutse ehunka lagun batuko dituan baterako ekitaldian. Hasierako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da hogeta hamar urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Mila eta berrehun metro karratu inguru eta hogei metro inguruko altuera dauan tenplu honek sei eleizpetan antolatzen da, hormak adreiluz ixten dira eta Jose Maria Muñoz artistak egindako beirate handiak ditu. Gainera,

10.09.2024

Bilboko gotzaina: "Gertutik ezagutzen dot adin txikiko transexualen familien esperientzia"

Gotzainak gizarte eta eleiz arloko askotariko kontuez jardun dau gaur goizean, Radio Popular-Herri Irratiari eskaini deutsan kurtsoko lehenengo alkarrizketan. Besteak beste, joan dan abuztuaren 15eko homilian be jorratu eban eta komunikabideetan eta gizartean zalaparta eragin eban genero-nortasunaren gaiaz hitz egin dau luze eta zabal. Honen haritik azaldu dauanez, "zenbait izenburuk eragotzita, mezua ez zan ondo ulertu". Gotzainaren esanetan, "gertutik ezagutzen" dau adin txikiko transexualen familien esperientzia, eurakaz egoteko aukera izan dau eta "hainbat gauzatan eurakaz bat" 

10.09.2024

Gotzain Kontseiluak kurtsoari hasiera emon deutso

Gaur -martitzena-, gotzaina buru dala, Eleizbarrutiaren gobernuan esku-hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabalak kurtsoko lehenengo batzarra ospatzen dihardu. Kurtso barriari begira eskuartean dabezan gai nabarmenak aztertuko dabez, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ingurukoak. Derion, irailaren 28an ospatuko dan 'Goazen 2024' ekitaldian emongo jako hasiera urteurren horren ospakizunari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

10.09.2024

Zuzeneko alkarrizketa Bilboko gotzainari

On Joseba Segura Bilboko gotzainak 2024-2025 kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa hori web honetan jarraitzeko, egin klik estekahonetan.

10.09.2024

Gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau Radio Popular-Herri Irratian

Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzainak Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau Radio Popular-Herri Irratian. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez 8:30etatik aurrera. Datozan hilabeteetarako programatutako ekitaldi nagusien eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan jardungo dau. 

09.09.2024

Erandioko Jado ikastetxea Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean (EBI) txertatu da

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak eta BAM irakasleen eskolak ikasturte barria martxan jarten dihardue egunotan. EBI sareak kide barriagaz ekingo deutso ikasturte barriari, izan be orain arte Anai Maristek kudeatu izan daben Erandioko Jado ikastetxea sare horretan txertatu da. 

09.09.2024

Martxan da 2024-25 ekiturtea

Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtoa martxan da, hasiera ofiziala emongo deutsan ekitaldia irailaren 28an ospatuko bada be, Derion (Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen). Bitartean, askotariko jarduerak izango dira hilabete honetan. Zapatuz, Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa fundatzailearen jaiotzaren 182. urteurrena ospatu zan Jesusen Mirabeek La Najan daben Eleizan. Atzo -domeka-, jente ugari batu zan Pobeñan Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatzeko. Datorren domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintza ospatuko …

09.09.2024

Urpeko Amabirjinaren tronurazearen urteurrena Gaztelugatxen

Datorren domekaz, irailak 15, Begoñako Andra Mariaren irudia Gaztelugatxeko San Juan inguruko uretan tronuratu ebeneko 61. urteurrena beteko da. Urperatutako eskultura, Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia da. Domekan bertan, goizeko 11:00etan atarako da hainbat ontzi Bermeoko portutik Gaztelugatxeko San Joan badiarantz eta eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko da Bermeo-Bakio errepide zaharrean kokatutako monolitoan eta ondoren lore-eskaintza egingo jako Amabirjinari lurrean zein itsasoan.

08.09.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
07.09.2024

'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon

Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.

Emaitzak orrialdeka