Barriak
Etiquetado como: Pastoral Idazkia
Gotzainen baterako Pastoral Idazkia eta gogoetarako lagungarriak Garizumarako
Juan Carlos Elizalde Gazteizko gotzainak, Fernando Prado Donostiako gotzainak, Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Florencio Rosello Nafarroako artzapezpikuak baterako pastoral idazkia aurkeztuko dabe datorren martxoaren 5ean, Hauts-egunez. Aitatutako idazkian, gogoeta egingo dabeb"Eleizaren eta gizartearen arteko hartu-emonari buruz, Mendebaldeko testuinguruan euskal eta nafar errealitatean oinarrituta". Pastoral idazkia eskainiko da eleizbarrutian Garizuman sakontzeko eta, horregaz batera, Liturgiarako ordezkaritzak eta VI. egitasmoaren sustapenerako taldeak prestatutakoak.
Estrella Morenoren berbaldia: "Pastoral erabarritzerako argibideak"
Bihar -otsailak 13, eguena-, Estrella Moreno teologo eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "Pastoral erabarritzerako argibideak. Millennial belaunaldiari entzun" berbaldia eskainiko dau Barrian (Plaza Barria, 4), 18:30etan.
Gaixoaren Munduko Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, eta zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez.
60 abesbatzek parte hartuko dabe Bizkaiko abesbatzen astean, Begoñan
Atzo -astelehena- hasi zan Bizkaiko abesbatzen LI. astea, otsailaren 28ra arte, 60 abesbatza batuko dituana. Astelehenetik barikura, iluntzeko zortzietan ospatuko dira kontzertuak Begoñan eta ekitaldi bakotxean lau taldek parte hartuko dage. Egitaraua osorik: hemen.
Zabalik da 'Jazotakoa jaso' lehiaketako bideoklip onenaren alde botoa emoteko epea
Eleizbarrutiko ikastetxeetako (EBI) ikasleek hogeta bederatzi bideo aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketan eta zabalik da onena aukeratzeko bozketa. Aurton, bake eta adiskidetzearen inguruko lanak egin behar izan dabez. Otsailaren 14ko 11:00ak arte emon daiteke botoa.
Bizkaiko eskautek zuhaitzak landatuko dabez Arrankudiagan
Datorren domekaz, otsailak 16, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 14 eta 16 urte bitarteko gazteek bertoko zuhaitzak landatuko dabez, izadiaren alde egin eta honen edertasunari eusteko. 'Lurgaia' fundazinoagaz batera, arteak, haritzak, pagoak eta urkiak landatuko dabez arrankudiagan.
Bilboko Eleizbarrutia bokazinoen inguruko biltzarrean, Madrilen
Bilboko Eleizbarrutiko 25 lagunek parte hartu dabe asteburuan Madrilen ospatu dan Bokazinoen inguruko biltzarrean. On Joseba Segura gotzaina eta Kerman Lopez biakario nagusia be izan dira ekitaldian. Hiru egunez, Estatuko eleizbarruti guztietako, kongregazino erlijiosoetako eta laikoen mobimentuetako 3.000 lagun inguru batu da Madrid Arena dalakoan.
Asteburuan, 70 gaztek erretiroa egin dabe Berrizen
"Aldaketa dakarren loturak" gaiaren haritik ospatu da asteburuan erretiroa Berrizko Mesedetako Misiolarien alkartean. IV., V. eta VI. bikaritzetako 16 eta 30 urte bitarteko 67 gazte eta laguntzaileak batu dira urteroko erretiroan.
Tabira Pastoral Barrutiko Batzordea martxan da
Joan dan zapatuz, otsailak 8, Tabira Pastoral Barrutiko Batzordeak urrats handia emon dau. Batzordeak lan handia egin dau Pastoral Barrutiko egoera, alkarte barruan zein kanpoan, aztertzeko eta "balio jakin batzuk erresetatuz eta alkarte-senez" lortu beharreko helburuak zehazteko. Zapatuz egindako lanaren ostean, eta idea barriak gehitzeko aukera zabalik, egitasmo estrategikoa bigarren aldira igaro da. Orain, ekintzak eta ahalik eta egokien burutzeko bideak zehaztea da lehenetsiko dabena.
Pertsonen salerosketaren inguruko Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Bilbon
Pertsonen Salerosketaren aurkao Munduko Eguna dala-eta, Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak "arteaz otoitz egin" ekitaldia antolatu dau. Bertan izango da Marifran Sanchez Vara pertsonen salerosketaren inguruko Espainiako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria. Eguenez, otsailak 13, izango da, 18:30etatik 20:30etara, Arrupe etxean (Aita Lojendio, 2).