06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pastoral Idazkia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1696 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.03.2025

Heziketarako saioa Abandoko San Bizente Martiria parrokian

Heziketarako saioak ospatuko dira martxoaren 6 eta 20an, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak gidatuta.

04.03.2025

Emakumearen Nazinoarteko Eguna, "Aizu!!!" agerkarian

#PorYParaTodas goiburua jarri dau martxan NBEak martxoaren 8a dala-eta. Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak gai honen ingurukoak jaso ditu argitaratu barri daben Aizu!!! agerkarian. Euren esanetan, "gaur egun be zaila da emakume izatea gure munduan". Horregairik, gogoeta egiteko, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara joteko eskatzen dabe: "gizarte zein Eleiza lez, ezinbesteko dogu emakumeen duintasuna eta eskubideak autortzea eta bardintasuna aldarrikatzea".

04.03.2025

Goyi Rivera, Osasun Pastoraltzako eta Caritaseko boluntarioak be jasoko dau "Martxoak8mujeres" autorpena

“Martxoak8mujeres” omenaldi-ekitaldiaren atarian gagoz eta egun horretan autorpena jasoko dabenetako beste emakume bat ezagutuko dogu gaur, hain zuzen be, Osasun Pastoraltzan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroan boluntario lez jarduten dauan Goyi Rivera. Gizarte-karidade arloan diharduen emakume guztiak gogoratuko dituan autorpen hau eta gainerakoak barikuz, martxoak 7, banatuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 12:30etan hasiko dan ekitaldian. 

03.03.2025

Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta  "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan eskuratu ahal izango da.

03.03.2025

Txaro Dañobeitia, "Martxoak8mujeres" autorpena, liturgiaren arloan

Txaro Dañobeitiak ipiniko deutse aurpegia liturgiaren arlotik Jaunaren eguneko ospakizunez arduratzen diran emakumeei. Datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian bantuko diran autorpenetako bat jasoko dau.

03.03.2025

Parte hartu nahi dozu asteburuko erretiroan, Barnezabalen?

Asteburu bi barru -martxoak 15 eta 16an-, IV., V. eta VI. bikaritzetako alkarteetan egiteko eta erantzukizunak izan dabezan edo gaur egun dabezan helduentzako erretiroa ospatuko da Barnezabal Berrizko gogarte etxean. Antolatzaileen esanetan, "egunez egun geratu, astia hartu eta Jainkoagaz egotea ez jaku erreza egiten eta horrexegaitik egokitzat jo dogu erretiroa egitea".

03.03.2025

Lekukotasunen mahaia Misinoen kanpainan

Euskal eleizbarrutietako Misinoen kanpaina martxan da. Hegoaldeko ahotsek euren lekukotasuna emoten dihardue eta martxoaren 16an ospatuko da eleizkizun nagusia. Gainera, bihar -otsailak 4, martitzena-, esperientzien mahaia egingo da Barrian (Plaza Barria, 4-1.), 18:30etan, honeen partaidetzagaz: Consuelo Pillajo, Alberto Mínguez, Judith Pereda, Aitor Esteban, Jaione Lopez eta Esti Duran.

02.03.2025

"Martxoak8mujeres" autorpena Norai alkarteko Daniela Arriagari be

Bilboko eleizbarrutiak emoten dauan "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dauan beste emakume bat ezagutuko dogu gaur. Orain dala 32 urte Ciudad de Mexikon jaio zan Daniela Areli Arriaga Martinezek be jasoko dau autorpena datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etatik aurrera ospatuko dan ekitaldian. Kimikaria, botikaria eta biologoa da eta Norai alkartean dago.

02.03.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
01.03.2025

"Martxoak8mujeres” autorpena M. Carmen Hernandezi, bake eta adiskidetzearen arloan

Mari Carmen Hernandez bake eta adiskidetzerako batzordeko biktimen taldeko kide eta gizarte-politika arloan konprometitutako emakumeak ipiniko deutse aurpegia arlo honetan jardun izan daben edo jarduten ari diran emakumeei. Durangoko PPko zinegotzia zan eta 2000ean Durangon hil eben Jesus Maria Pedrosaren alarguna dan Hernandezek "Martxoak8mujeres" autorpenetako bat jasoko dau datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian. 

Emaitzak orrialdeka