06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 7 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pastoral Idazkia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1696 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
09.02.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
08.02.2025

Otxarkoaga ikastegiko taldeak abenturari ekingo deutso Tangerren

Lau ikaslez eta irakasle biz osotutako Otxarkoaga ikastegiko taldeak bigarren urtez jarraian parte hartuko dau UniRaid 2025 rally solidarioan. Gaur, otsailak 8, Tangerren hasiko dan jarduera solidario honen helburua hauxe da: materiala eroan Marokoko basamortuko leku bakartuetako alkarte, ospitale, eskola eta inguruetara eroan. Joan dan martitzenez, OtxarRiders deitutakoak Begoñako basilikara joan ziran euren autoakaz eta bedeinkapena jaso eben Ignacio Fernandez parrokoaren eskutik. 

07.02.2025

Bilboko Eleizbarrutia, "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrean

Bilboko eleizbarrutiko 25 lagun joan dira Madrid-Arena aretoan gaur hasiko dan "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrera. Misinora deitutakoen batzarra domekan amaituko da eta hainbat eleizbarrutitako, kongregazino erlijiosotako eta laikoen mobimendutako 3.000 lagun inguru batuko da bertan, Espainiako Gotzainen Batzarraren deialdiari erantzunez.

06.02.2025

Gotzainak Trumpen proposamen "gaitzesgarria" aitatu dau Derioko ekitaldian

Ehun lagun inguruk parte hartu dau gaur, eguena, Seminario Zentrum —Derioko Seminarioa izan zana— dalakoak antolatzen dauan Zuhaitz Egunean. Jasangarritasuna, bardintasuna eta gizarte bakea lako balioak sustatzea eta autortzea da egunaren xedea. Gotzaina buru izan da ekitaldian eta Bizkaiko eta munduko bake eta bizikidetzaren inguruan jardun dauanean, Trumpen proposamen "gaitzesgarria" aitatu dau. "momentuko 'trumkeria' edo erokeria izan daiteke, baina gizadiaren aro honetan holako zerbait iradokitzea bakarrik, bake eta adiskidetzearen aldeko auzien egundoko hauskortasunaren agerpen da".

06.02.2025

"Alkartasuna eta esker ona" Bizian gora mobimentuaren jaian

Atzo -otsailak 5, eguaztena- Ana eta Simeon Bizian gora mobimentuaren zaindarien eguna ospatu zan. Eukaristia ospatu eben San Nikolas parrokian eta Tomy Rodriguez Bizian gora mobimentuko presidenteak azaldu dauanez, "alkartasun eta esker oneko unea izan zan, urtean bizi izandako guztia gogora ekarriz. Era berezian gogoratu genduan iaz hil zan Alberto Payas presidente emeritua eta eskerrak emon genduzan mobimentuari emon eutsan guztiagaitik".

06.02.2025

Esku Elkartuak erakundeak "banatzearen" balioa aldarrikatuko dau asteburuan

"Banatzea da gure aberastasunik handiena" goiburuaren haritik ospatuko da asteburuan Esku Elkartuak erakundearen kanpaina munduko gosearen aurka. Domekaz, otsailak 9, diru-batzea egingo da Bizkaiko parrokietan eta bihar -otsailak 7, barikua- borondatezko barau eguna izango da. 

06.02.2025

Martxan da Osasun Pastoraltzaren kanpaina

Datorren martitzenez, otsailak 11, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzan osasunari eskainitako sailean lagungarriak prestatu eta jarduerak antolatu dabez. Gainera, martitzenean bertan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Gaixoaren Munduko Eguneko Mezan, Santiago katedralean, 19:00etan. Eleizkizuna, zuzenean emongo da web honen bitartez.

05.02.2025

Joan gura dozu Gernikan ospatuko dan bakearen aldeko ekitaldira?

Otsailaren 16an amaituko da XI. Bake Topaketan izena emoteko epea. Gernikan izango da otsailaren 22an eta gauzak egoki antolatzeko ezinbestekoa da orri honetan izena emotea. Bake Topaketa goizeko 10:00etan hasiko da Errenteriako Mesedetakoen komentuan egingo dan harreragaz. Goizean (10:45 - 12:30), hainbat ibilaldi egingo da oroimena landu eta irakurketa sinisteduna egiteko. Andra Mari eleizan egingo dan otoitzaldiaren ostean, Merkurio plazan izango dan jentaurreko jardueragaz emongo jako amaiera jardunaldiari. 

05.02.2025

Martitzenez, Bilbon, eleizbarrutitik Erromara erromes joango diranen batzarra

Datorren martitzenez, otsailak 11, erromesaldietarako sailak sustatuta, eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian parte hartuko dabenak Barrian batzartuko dira arratsaldeko seietan. Bidaiaren inguruko zehaztasunak emongo deutsez izena emon dauan 70 lagun ingururi. Erromesaldia, martxoaren 24tik 28ra egingo da. ANTOLATZAILEEN ESANETAN, ORAINDIK BADAGO LEKUREN BAT NORBAITEK JOAN GURAKO BALEU. HORREGAITIK, GEHIAGO JAKIN NAHI IZAN EZKERO, 94 466 79 79 TELEFONORA DEITU (Susana Mediavilla).

05.02.2025

Zuhaitz barriak landatu dabez Derioko Adiskidetasunaren basoan

Beste urte batez, 'zuhaitz eguna' ospatuko da Derioko Seminario Zentrum dalakoaren inguruan dagoan "Adiskidetasunaren basoan".Ekitaldia, bihar osptuko da eguerdiko ordu batetik aurrera, Bilboko gotzaina bertan dala. Eraikinaren egitasmoari lotutako pertsona eta erakundeei emoten jaken 'Zuhaitza bihotzean" saira be banatuko da. 

Emaitzak orrialdeka