06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 8 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pastoral Idazkia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1696 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.02.2025

Arratiako abesbatzak Agate Deunari abestu deutso Begoñako basilikan

Gaur goizean, bailarako hainbat herritan izan ondoren, Arratiako abesbatza Begoñako basilikara etorri da eta Agate Deunari koplak abestu deutsaz Amatxuren etxean. On Joseba Segura gotzainak, jatorriz arratiarra danak, abesbatzak kantatu dituan abestiak -tartean Aita Madinaren 'Aita Gurea'- entzun eta esker ona adierazo deutse basilikara joateagaitik. Arratsaldez, Bilboko hainbat lekutan abestuko dabe, besteak beste, Santiago katedralean, 19:30etan. Arratiako abesbatza 1951ean hasi zan abesten. 

04.02.2025

Mª Jose Arana teologoaren liburu barria aurkeztuko da gaur

Eleizbarrutiko Teologia eta Patoraltza Institutuak gaur arratsaldez Barria eraikineko (Plaza Barria 4) lehenengo solairuko aretoan 18:30etan ospatuko dauan ekitaldian Maria Jose Arana teologoaren liburu barria aurkeztuko da: “Una corriente de energía y solidaridad-energia eta alkartasun korrontea. Repensar la comunión de los Santos hoy”. Mª Jose Arana Jesusen Bihotza ordenako lekaimea da, teologoa eta soziologoa eta Lekaide eta Lekaimeen Eleizbarrutiko Batzordeko (Confer-Bilbao) presidente izan zan 12 urtez, 1985 eta 2007 bitartean. 

04.02.2025

Agate Deunaren egunez, koplak kantatuko dabez kalez kale

Bihar, eguaztena, otsailak 5, Agate Deunaren eguna ospatuko da eta ohikoa danez, bezperan, hau da bihar, otsailak 4, hainbat koru ibiliko da beste hainbat herritan, kalez kale, santa honi koplak kantatzen. Ohiturari eutsiz, Arratiako korua Bilbora etorriko da abestera eta, besteak beste, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako mezaren ostean. BIhar -otsailak 5, eguaztena-, lau Eukaristia ospatuko dira Kastrexanako Agate Deuna ermitan, hain zuzen be, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean. Datorren domekaz, otsailak 9, jaia errepikatu eta 10:00, 11:00 eta 12:00etan ospatuko dira Eukaristiak …

03.02.2025

"Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela"

Eguraldia lagun izan da San Blas eguneko ospakizunetan, Abadiñon eta Bilbon. Abadiñon, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak makina bat lagun erakarri dau postuetara zein goizean ospatu diran hiru Eukaristietara. Alex Alonso lurralde bikarioak kordelaren bedeinkazinoak Eleizarentzat dauan adiera azaldu dau meza nagusiko homilian: "hainbeste sinistedunen urratsen atzetik joanez, Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipinten dogu kordela".

03.02.2025

Jardueraz betetako asteburua

Barikuz, web orrialde honetan jakitera emon zanez, "Marcelo Gangoiti" saria banatu eben Somorrostro ikastegian, eta asteburuan makina bat ekitaldi izan da Eleizbarrutian. Horreetako batzuk gogoratzeaz batera, gogoan doguz joan dan barikuz hil ziran abade bi: Enrique Abian eta Enrique Espino.

03.02.2025

"Ebanjelizatzerako aukerak", heziketarako gaia I. bikaritzan

I. bikaritzako ekipo ministerialek eta fede-zabalkunde eta katekesirako eragileek heziketa-saioa izan eben joan dan zapatuz Portugaleteko Loiolako San Inazio parrokian. BIkaritzako Pastoral Barruti guztietako (Errekarte, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Meatze-ingurua) 78 lagunek parte hartu eben, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala. 

03.02.2025

Misinoaren jardunaldia, Barnezabalen

Joan dan zapatuz, otsailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek antolatutako misinoaren jardunaldia ospatu zan Berrizko Barnezabal etxean. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak eta Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideek jardun eben eta, ostean, esperientzien mahaia egin zan.

03.02.2025

'San Blas' kordelen bedeinkapena Abadiñon eta Bilbon

Gaur -otsailak 3, astelehena- San Blas eguna da, gure inguruan, eta batez be Bilbon eta Abadiñon, guztiz sustraituta dagoan jaia. Bilbon, San Nikolas eleizan bedeinkatuko dira kordelak ordu erdiz behin, goizeko 8:30etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte eta ordu horretan Eukaristia ospatuko da. Abadiñon, hurrenez hurren Txomin Alonso, Alex Alonso eta Imanol Atxalandabaso buru dirala ospatuko diran 9:30etako, 11:00etako (Meza Nagusia) eta 12:30etako Eukaristien amaieran egingo da kordelen bedeinkapena. 

02.02.2025

Enrique Espino "irribarre eta samurtasuna" agertzen eban gizon hurkoa hil da

Urtarrilaren 31an, barikuz, Enrique Valentin Espino Gurtubay Eleizbarrutikok abadea hil da, 72 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -otsailak 3, astelehena- ospatuko da Basauriko San Pedro parrokian, 19:30etan.

02.02.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Emaitzak orrialdeka