06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 4 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pastoral Idazkia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1696 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.02.2025

Parte hartu nahiko zeunke Ekintza Katoliko Orokorraren eta HOACen erretiroan?

"Itxaropena" goiburuaren hartitik Garizumako erretiroa ospatuko dabe eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) martxoaren 15ean. Manu de las Fuentes eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau, Arrosarioko Andra Mari parrokian, 9:30etatik 18:00etara.

25.02.2025

Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen

Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan, mezaren ostean 19:30etan eta eguenez, otsailak 27, Erandion, ordu berean, 19:30etan.

24.02.2025

Bake Topaketa argazkitan

Zapatuz, ehunka lagun batu zan Gernika-Lumon Bake Topaketaren XI. ekitaldian. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru topaketan. Gehiago jakiteko: hemen.
 
 
24.02.2025

Sortu da Santutxu Pastoral Barrutia

Atzo -domeka, Santutxu Pastoral Barrutiaren sortze kanonikoa ospatu zan San Francisquito parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala egindako eleizkizunean. Alkarteko kide ugarik parte hartu eban eta zera gogoratu jaken: "mundu honek ezinbesteko dau bizitzari beste sen bat emongo deutsan jentea" eta "etorkizuna Jainkoaren eskuetan eta, hemen Santutxun, bere lekukotasuna emon daigunon eskuetan dago".

24.02.2025

BIkarioak Alacanteko jardunaldietan

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.

23.02.2025

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

22.02.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Villaverden

'Gogoratu, bizi, amets egin' erakusketa ibiltariak 75 urteotan eleizbarrutian bizi izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten ditu. Erakusketa ikusgai dago Villaverdeko (Kantabria-Bilboko eleizbarrutia) martxoaren 3ra arte. Gero, Balmasedako San Severino eleizara eroango dabe martxoaren 14ra arte eta ostean Sodupeko San Bizente Martiria eleizan jarriko dabe.

21.02.2025

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean

 de Gernika, 'Jazotakoa jaso' sarien VIII. ekitaldian irabazle gertatu dan Gernikako San Fidel Ikastolan egingo da gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, sari-banaketa. Web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz. 

21.02.2025

Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan

Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".

20.02.2025

Eleizbarrutiaren deia "erritmo sanoaz" bide egiteko

Eskuragarri dagoz Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren dailean, Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak. Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako eratutako bide-orriagaz bat, tantai batek markatzen dau Garizumako geografia, aldi honetan "zentzu" gehiago izan leiken bide batzuk aitatuz. Basamortuan hasten da bidaia eta domekaz domeka hainbat eremutara joteko dei egiten da: mendira, lanera, etxera eta eleizara. Erreferentziazko eremuok proposatzen dira, "fedearen inguruan gogoeta egiteko eta konpromisoa sustatzeko". 

Emaitzak orrialdeka