06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pastoral Idazkia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1696 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
28.02.2025

Autorpena Ana Zugaza Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo emakume presidenteordeari, "Martxoak8Mujeres" ekitaldian

"Martxoak8Mujeres" ekitaldian, besteak beste, Ana Zugazak jasoko dau autorpena. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) lehenengo emakume presidenteordea izan zan eta eleizbarrutiko batzar nagusiko kontalaria, eta ardurakidetasun eta aitzindaritzazko egitekoetan diharduen emakumeen izenean emongo jako. Ekitaldia datorren martxoaren 7an izango da, 12:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian.

28.02.2025

Garizuma bizi: familia, katekesia eta gaztaroa

Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak hiru proposamen prestatu ditu 2025eiko Garizuma-aldirako: familientzat, parrokietako katekesirako eta gazteentzat.

27.02.2025

ETBak euskeraz emoten dituan mezen emonaldietan laguntzen eban Txema Arzalluz hil da

Gaur arratsaldeko seietan ospatuko da Jose Maria Arzalluzen arimaren aldeko hileta-eleizkizuna, Deustuko San Felizisimo eleizan. 1952an jaio zan Errezilen eta 1980an betirako botoen profesa egin eban Urretxuko alkartean. Pasiotarren Urretxu, Gasteiz eta Deustuko alkarteetan bizi eta jardun eban. Pastoral esukaldunean, jardun eban, Biziera Erlijiosorako Gasteizko Institutuan eta CONFER Euskadin. Araban, euskerazko mezen emonaldien arduradun izan zan. Euskerazko mezen emonaldi horreetan beragaz batera jardun eban Antonio Linazaren esanetan, "gizatasun handiko gizona zan, alaia". Azken …

27.02.2025

Consuelo Puente da M8 ekitaldian omenduko dabezan emakumeetako bat

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Consuelo Puentek jasoko dau "martxoak8mujeres" jardueraren VII. ekitaldiko autorpenetako bat. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan saioan, Bizkaiko Eleizak historian zehar, hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, alkarteetako emakumeek agertu daben konpromisoa eskertuko dau. Gaurtik hasita, aurten omenaldia jasoko daben emakumeak aurkeztuko doguz.

27.02.2025

FIlipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu Bizkaian

Bizkaiko filipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu gure eleizbarrutian. Datorren zapatuz, martxoak 1, On Joseba Segura gotzaina buru izango da Romoko San Jose Langilea parrokian arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian. 

27.02.2025

XVII. gizaldiko horma-pinturak aurkitu dabez Aulestiko San Joan Bateatzailea parrokiako erretaularen atzean

Bilboko Eleiz Museoko langileek barriztatze-lanak egiten dihardue Aulestiko San Joan Bateatzailea eleizako erretaula barrokoan eta artelan ikusgarria aurkitu dabe: XVII. gizaldiko (1629) horma-pinturak, egituraren atzean ezkutatua egon diranak. 

26.02.2025

Eleizbarrutian urte gehien daben monjetako batek 100 urte bete ditu

Gueñeseko alkartean bizi diran Karitatearen Alabak ordenako 9 monjek Sor Maria Luisa Sanchez Toyosen urtebetetze borobila ospatzen dihardue gaur, izan be, 100 urte bete ditu. Ruiseñadan (Kantabria) jaio zan eta eritzaintza ikasi eban. 1946an, Puerto Ricora bialdu eben eta han "danetik egin" ondoren, azkenean erizain lez jardun eban. Atseginez gogoratzen ditu urte hareek, bere esanetan, "asko jaso neban-eta". Bilboko eleizbarrutira bueltatu zanean, Gordexolako alkartean egon zan. 1987ra arte egon zan bertan alkartea, orduan Gizakia erakundearen esku itzi eben-eta eraikina. Gaur egun, …

26.02.2025

Aitor Uribelarreak Garizumako erretiroa gidatuko dau Kurutze Santua parrokian

Etzi -martxoak 1, zapatua-, Garizumako erretiroa ospatuko da Kurutze Santua parrokian, Aitor Uribelarrea eleizbarrutiko abadeak gidatuta. Gura dauanak parte hartu leike. Parrokia, Kurutzea auzoan dago, Aita Remigio VIlariño kaleko 1. zenbakian (Zazpi Kaleak metro-geltokiko Begoña urteerako igogailuaren ondoan) (10:00etatik 13:00era).

26.02.2025

Pertsonen salerosketaren biktimak protagonista izango dira 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gure kaleetan, antolatzaileen esanetan, eskari argi bategaz:  "Arren eskatzen deutsegu legeak egiten eta maila batean edo bestean erabagi politikoak hartzen dabezanei, pertsonen eskubideak eta duintasuna errespetatu daiezan". Hilabete honetan, pertsonen salerosketaren biktima diranak izango dabez gogoan. 

25.02.2025

Eleizbarrutietako Misinoek "eginbide eta itxaropena" kanpainari ekingo deutse

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek gaur emongo deutse hasiera urteroko kanpainari eta datozan asteetan hainbat jarduera burutuko daabe. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

Emaitzak orrialdeka