Barriak
Etiquetado como: Ekologia
Jesus Mª Llona "apal eta baztertuakaz oso sentibera zan" gizona hil da
Domekan hil zan Bilbon Jesus Mª Llona Urquijo eleizbarrutiko abadea, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Lemoako Andra Mari parrokian, 18:00etan.Bere aldeko olata-meza, urtarrilaren 21ean, domekaz, ospatuko da 13:00ean, Etxebarrin.
Asteburuan, misinoa, heziketa, jaiotzak eta ospakizunak
Asteburuan, Ume Misiolariak kanpaina ospatu da. Horrezaz gainera, askotariko jarduerak izan dira Eleizbarrutian. Hona hemen batzuk:
Kristau Sarbideko sakramentuak txinatar alkartean
Atzo -domeka-, domekero Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatzen dan txinatar mezan, Teresa txinatar alkarteko gazteak kristau sarbideko sakramentuak (bateoa, sendotza eta jaunartzea) hartu ebazan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta Pablo Yu alkarteko abade laguntzaileak eta Vicentek alkar-meza emoten ebela ospatu zan eleizkizuna.
Eleizbarrutiko konbibentzia Kristandade Ikastaroak mobimentuaren eskutik, Etxebarrin
Kristandade ikastaroak mobimentuak kideak Etxebarriko San Esteban Lehen Martiriaren parrokian alkartu ziran, azaldu dabenez, "urtarrilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dogun Kristandade Ikastaroaren bezperetan". Dei egiten dabe, gura dauanak parte hartu daian.
Marije Calvok eta Edith Ulloak gidatuko dabe misino-jardunaldia Berrizen
"Bategitearen espiritualtasunetik kulturarteko lokarriak eratuz" goiburua dau Berrizko Mesedetako Misiolariek urtero antolatzen daben misino-jardunaldiaren aurtengo ekitaldiak. Marije Calvo, monja pasiotar eta Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzan dagoan migrazinoetarako saileko arduradunak eta Edith Ulloa Loiola zentroko kideak sustatuko dabe saioa eta esperientzien mahaia be egingo da. Izena emoteko: 681 215 481 edo: info@barnezabal.org
Mezak Elorrioko basilikatik ETBn
Sortze Garbia basilikatik emongo dira domekako mezak euskaraz euskal telebista publikoan (ETB1). Baslika eder honetatik eskaini ziran urtarrilaren 6ko -Jaunaren Agerkundea- eta urtarrilaren 7ko -domeka- mezak be. Iñaki Jauregi parrokoa izango da buru gaur grabatu eta bihar eskainiko dan Eukaristian. Datorren domekaz, Juanito Gallastegi abadea izango da buru. Sor Carolina monjak joko dau organoa, gaixorik dan Jesus Ayerra organista titularraren lekua hartuz. Itziar Landaburuk zuzentzen dauan parrokiako abesbatzak lagunduko dau kantuakaz.
"Sorolla eta erlikiak" erakusketa ikusteko azken egunak
Urtarrilaren 31ra arte ikusi daiteke "Sorolla eta erlikiak" erakusketa Eleiz Museoan. Aukera ederra da Joaquin Sorolla margolariaren margolan bikain bi ikusteko eta, parean, berrogeta hamar gauzakiren bidez, "artea eta erlijiositatea alkartzen dituan eremuan sartzeko: erlikiak eta erlikia.ontziak", Eleiz Museoko arduradunek azaldu dabenez. Museo honek, Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntzagaz, bat egin dau Joaquin Sorollaren heriotzaren (Valentzia, 1863-Cercedilla, Madril, 1923) mendeurreneko jarduerakaz.
Eleizbarrutiko lau abadegairen diakonogintza
Lau abadegai diakono ordenatuko dira -abadegintzaren aurreko urratsa emonez- urtarrilean eta otsailean. Marco Antonio Muñoz Castroren diakonogintza, urtarrilaren 27an, zapatuz, izango da 19:30etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. Otsailaren 3an, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono egingo dira Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan eta otsailaren 10ean, Juan Reyero Pontes ordenatuko da diakono Durangoko Andra Mari basilikan, 12:00etan.
Teresiar Instituzinoaren mendeurrena Bizkaian
Aita Santuaren onarpenaren mendeurrena dala-eta, Teresiar Instituzinoak deialdia egin deutse gaur egungo ikasleei eta ikasle ohiei, laguntzaile, senide eta adiskideei, bihar -urtarrilak 11, eguena-, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala, Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan esker oneko Eukaristian parte hartu daien.