Barriak
Etiquetado como: Bibliotecas Humanas
Klima-bidegabekeria Perun, misino-lekukotasuna
"“Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra. Gizakiaren zirrara” goiburuaren haritik ospatuko dau aurton Esku Elkartuak erakundeak bere urteroko kanpaina, Reyes Villanueva Esku Elkartuak erakundearen Bizkaiko presidente-ordezkariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, "pobretasun, gose eta desbardintasun bako planeta jasangarria, hau da, gizon eta emakume guztioi duintasunez bizitzeko aukera emongo deuskun eta danona dan etxea eraikitzea” helburutzat hartuta. Gaur, barikua, borondatezko barau-eguna ospatuko da eta asteburuan parrokietan ospatuko da sentiberatasuna …
"Heriotza, bIzitzako aldi natural lez hartu behar dogu"
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaintzeko' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak gidatu dau gaur Bilbon Ministerio Ordenatuari zuzendutako saioa. "Biziaren azkena: Bioetika, zaintza aringarriak eta akonpainamendua" goiburuaren haritik, kultura aringarrien inguruan jardun dau: "nire ustez, gure gizartean, jenteak ondo daki zer dan medikuntzaren kultura prebentibo eta sendatzailea baina ez hainbeste medikuntzaren kultura aringarria, eta ez dakit zergaitik, batera garatu beharreko hiru diziplina dira-eta".
Bake Topaketan izena emoteko azken egunak
Datorren domekaz, otsailak 11a, amaituko da otsailaren 17an ospatuko dan Bake Topaketan izena emoteko epea. Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko arduradunak deialdia egin dau, bideo bidez, bakearen aldeko X. topaketan parte hartzera bultzatuz. Hamargarren urteurrenean, inguruko bikaritzek (IV. eta V.) hainbat bider antolatu eben lez, Bolibartik ZIortzarako ibilaldia egingo da. Izena emoteko: hemen.
Zainketa aringarriei buruzko saioa Jacinto Batizen eskutik
Urteko jardueren egutegian jasoten danez, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz (ETPI) batera antolatuta, heziketa-saioa izango dabe gaur. Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaindu' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak jardungo dau goiburu honen haritik: "Biziaren azkena: Bioetika, zainketa aringarriak eta akonpainamendua". Saioa, Begoñako Gogarte Etxean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.
Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna Miribillako eleizan
“Duintasunerako bidean: entzun, amets egin, ekin” goiburuaren haritik ospatuko da bihar -otsailak 8, eguena-, Pertsona-salerosketaren aurkako Otoitz eta Gogoetarako Munduko X. Eguna. Eleizbarrutian ospatuko dan ekitaldi nagusian, otoitzaldia egingo da eta San Frantzisko auzoan 25 urtetik gora lanean daroan eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dauan Mª Luisa del Pozo monja oblatak lekukotasuna eskainiko dau. Miribillako Santa Josefa eleizan izango da, bihar, 18:30etan.
Zabaldu da matrikulazinoak egiteko epea Eleizbarrutiko ikastetxeetan
Bihartik -otsailak 7, eguaztena- hilaren 24ra arte, zabalik izango da 2024-2025 ikasturterakoLehen, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea EBI sareko (Elizbarrutiko Ikastetxeak)17 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.
70 gazte inguruk erretiroa egin eban Berrizen
Asteburuan, gehienbat 18 eta 26 urte bitarteko 70 gazte inguru batu da IV., V. eta VI. bikaritzek antolatutako erretiroan, Berrizko Mesedetako Misiolareien etxean (Barnezabal). Laguntzaile lanetan ibili diranen esanetan, gazteek "geldialdia egin ahal izan dabe euren bizitza asaldatuan, otoitzaren bidez, euren bizitzetan Jesusegaz bat egitearen esperientzia bizitzeko". Argazkiak: hemen
Asteburuan, biziera sagaratua, tradizinoa, alkartasuna eta oroitzapena
Otsailaren lehenengo asteburuan, neguko egutegian entzutetsu eta herrikoi diran hiru jai ospatu daira: Barikuz, Kandelerio eguna, zapatuz, San Blas eta atzo -otsailak 4, domeka-, Agate Deunaren egunaren bezpera. Gaur ospatzen da santaren eguna eta atzo makina bat lagun ibili zan kalez kale hari abestuz. Barikuz, ohikoa danez, Biziera Sagaratuaren Eguna ospatu zan. Gainera, oroimenezko ekitaldia ospatu da eskolapioen ikastetxean eta hainbat jarduera solidario:
"Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat"
Ikastaroa eta mahai-ingurua HOACen eskutik
Otsailaren 1ean -eguena-, Errekaldeko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) mahai-ingurua ospatu eban Errekaldeko Auzo-etxean, auzoan askotariko arloetan jarduten daben lau erakundek parte hartu ebelarik: Arraizpe Pastoral Barrutiak (PB), Gazte Lekuk, Iturri Gorri Kirol Alkarteak eta Errekaldeberriz auzotarren alkarteak. HOAC Bizkaiak "Kristau espiritualtasuna eta mistika Eleizan eta HOACen" ikastaroa ospatu dau Begoñako Gogarte Etxean, Joaquin Sanchez mobimentuko Murtziako Eleizbarrutiko kontsiliarioak lagunduta.