Barriak
Etiquetado como: Oroimenaren Eguna
Bilboko gotzainaren alkarrizketaren azpimarrak
Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek On Joseba Segura gotzainari egin eutsen alkarrizketak 200 lagun inguru batu ebazan eta ez eban inor epel itzi. Ordubete eta erdi inguru egon ziran solasean eta, azkenean, jenteak galderak egin ebazan. On Joseba Segurak askatasunez erantzun eutsan hainbat konturi, esate baterako, atzo bertan argitaratu zan bikote "araugabeen" bedeinkapenari buruzko doktrina-adierazpenari. Alkarrizketan, behin eta barriro agertzen dan hainbat gairi buruz jardun eban, esate baterako, emakumeak Eleizan dauan egitekoari edo gehiegikeriei buruz. Azken puntu honetan, …
Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiak Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau
Atzo, Bilboko bost ekimenek Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso eben etorkinak Euskadin txertatzeko jardunbide onak izateagaitik. Hain zuzen be, Immigrazinorako Lekuko Batzordeak; zurrumurruen aurkako jardunbideak; Aniztasun Erlijiosorako Mahaiak; Emakumea, osasuna eta indarkeria egitarauak eta Score erakundeak. Ekitaldia Azkuna zentroan ospatu zan, 200 lagun inguru batu zala eta etorkinen nazinoarteko egunez. Gehiago jakiteko.
"Belengo Bakearen Argia" Bizkaian da
Heziketa-batzarrak, erretiroak eta Gabon-kantak
Ermuan, Abendualdi honetan, heziketa-batzarrak ospatu dira eta baita alkartearentzako erretiroa be. Astrabuduan, EKO-ACG mobimentuko umeek eta gazteek Gabon-kanten urteroko jaialdian parte hartu eben. Gernikan, katekesiko ume eta familiek eta Kosnoaga aisialdirako taldeak baterako ospakizunean parte hartu eben.
Ekitaldi solidarioak asteburuan
Alde Zaharra Pastoral Barrutiak (PB) jardunaldi solidarioa ospatu eban Bilboko San Anton eleizaren arkupeetan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek, euren aldetik, azoka solidarioa -datorren domekaz barriro egingo dabena- ospatu eben. Eta misinoetarako Tourseko San Martin parrokiako taldeak Kanseniako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoaren aldeko azoka jarri dau martxan asteburuan.
Timothee Nkonde, "Association Amis de Mufunga" alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon
Eleizbarrutian izango dan egunetan, Timothee Nkonde, Kongoko Errepublika Demokratikoko Association Amis de Mufunga alkarteko presidenteak hainbat batzar izango dau eta berbaldi bi be emongo ditu. Lehenengoa, gaur arratsaldez, Sopelako San Pedro Apostolua parrokian, 19:30etan eta bigarrena, bihar -abenduak 20, eguaztena-, ordu berean, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku).
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzainak bat egingo dau bihar "Belengo Bakearen Argiari" harrera egiteko
Bihar -abenduak 17, domeka- Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jasoko dabe Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian 19:00etan egingo dan ospakizunean. On Joseba Segura gotzaina izango da buru Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta Gazte Pastoraltzako hainbat talde batuko dituan ekitaldian.
Omenaldia Txomin Bereciartuari eta bere autobiografiaren aurkezpena
Atzo, Novia Salcedo Fundazinoaren egoitzan, omenaldia egin eutsen fundazinoaren sortzaile eta joan dan martxora arte, hau da hil zan arte presidente izan dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeari.
Gotzainak Eleizaren inguruko gaurkotasuna aztertuko dau astelehenez Bidebarrietan
Bilboko Udalak kudeatzen dauan eta Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian ospatuko dan Bidebarrieta Kulturgunea eremuan, "gaurkotasun-bilkurak" dalakoaren ekitaldi barria ospatuko da datorren astelehenez, abenduak 18, 19:00etan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da protagonista eta Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dabe saioa.