Barriak
Etiquetado como: Ecuador
Kooperak ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa zabaldu dau
Bizkaiak kontsumitu osteko ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa dau, hain zuzen be, gaur, Mungian inauguratu dan 'Koopera Reusing Center II'. Koopera Caritas laneratze eta gizarteratzerako estatuko enpresarik handienak, baztarketa jasaten daben edo jasateko arriskua daben pertsonak laneratzeko eskaintza babaldu egin dau 3.368 metro karratuko instalazino barri honegaz.
"Espiritualtasunaren zaintza gizarte-osasun arretan"
Atzo -martitzena-, Gurutzetako ospitalean hainbat arlotan jarduten daben osasun arloko profesionalei zuzendutako saioa ospatu zan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barrikuntza eta Kalitaterako sailaren eta Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuaren (AEEZ) eskutik.
Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa 'Bizkaia isilik' bilkuretan
'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan eta betiko orduan, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. Azaroko bilkuran, hilaren 25ean ospatu zan Emakumeen aurkako Indarkeriaren Deuseztatzen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan izan ziran mobilizazinoak gogoan izango dabez. Hain zuzen be, emakume eta …
Prentsaurrekoa zuzenean Erromatik
Espainiako Gotzainen Batzarrak prentsaurrekoa eskainiko dau, gotzainak Aita Santuagaz eta Klerorako dikasterioagaz batzartu ondoren. On Joseba Segura Bilboko gotzaina Erroman da gainerako gotzainakaz. Aita Santuak seminarioen inguruan hitz egiteko deitu ditu gotzainak.
"Misinoak Hirugarren Mundua Balmasedak" barritu egin dau Gabonetarako konpromisoa
Balmasedako Misinoak Hirugarren Mundua taldeak dei egin dau Abendualdi eta Gabonetan be laguntzen jarraitzeko, mundu osoan laguntzen dabezan egitasmoak garatu ahal izateko. Gabonetako loteria eskaintzen dihardue hirugarren urtez eta, gainera, liburuak batzen dabez Balmasedako San Severino eleizaren atarian jarritako kutxan, gero azoka solidarioa egiteko. Eta aurtengo barritasuna, jostailu-bilketa da.
Gotzaitegiak egitasmo solidarioetara zuzendudau funtsaren %1
Aurreko urteetan lez, Bilboko Gotzaitegiak munduan garatzen diharduan hainbat egitasmo solidariotara zuzendu dau Alkarkutxaren aurrekontuaren %1. Ekimena, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko I. Egitasmoaren haritik sortu zan, dalako egitasmo horretan gizarte zuzentasunaren aldeko zenbait ekimen zehaztu zan-eta eta, besteak beste, hori honako ekintzen bidez gauzatzea proposatu: "Eleizbarrutiaren eta Eleizbarrutiko alkarte bakotxaren aurrekontuaren %0,7 Hirugarren Munduaren sustapen eta garapenerako izendatu". Proposamena eguneratu egin da eta 60.592,71 euro esleitu dira 19 egitasmorako.
"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon
Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian.
Garbealdeko gazteriaren parrokia jardunaldia, atzo, Zallan
Beste hainbat Eleizbarruti, bikaritza eta artzapez-barrutiren esperientzia jasoz, atzo -domeka, Kristo Erregearen Eguna eta liturgia urteko azken domeka-, parrokietako gazteen lehenengo batzarra ospatu eben Garbealde Pastoral Barrutian (PB), bikaritzako eta Eleizbarrutiko gainerako talde eta kideei zabalik.
Eleizbarrutiko 40 lagunetik gora datuen babesaren inguruko heziketan
Joan dan zapatuz, azaroak 25, heziketarako saioa ospatu zan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), Eleizbarrutiko 40 lagun inguru batu zalarik. Alkartezainek, katekesirko arduradunek ekonomia-arloko boluntarioek, bulegoetako arduradunek, parrokia liburuez arduratzen diranek eta hainbat abadek parte hartu eben jardunaldietan eta datuen babesaren inguruko alderdi praktikoak landu ziran.
Tabirako gazteriak kurtsorako egitasmoak aurkeztu ditu
Atzo -azaroak 26, domeka- Tabira Pastoral Barrutiko Kristau Sarbideko taldeetako gazteak batu ziran.