Barriak
Etiquetado como: Bibliotecas Humanas
Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro
Abuztuaren 1etik 6ra ospatu zan Lisboan, Frantzisko AIta Santuak deituta, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) eta bertan. 280 gazte erromes inguru joan zan Eleizbarrutiko taldean. Barriro alkartzeko aukera izango dabe bihar -domeka-, 18:00etan, Mesedetako Ama parrokian (Areeta), On Joseba Segura gotzaina bertan dala. Antolatzaileek azaldu dabenez, batu eta bizipen eta sentipenak batera jarriko dabez, ondoren, Eukaristia ospatuko da eta, azkenean, mahaiaren inguruan eseriko dira.
Filo Hirotak Sinodoan bizi izandako esperientzia aurkeztuko dau ETPIan
Aurkeztu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) kurtsoko egitaraua. Hitzaidi sailari hasiera emoteko, Galo Bilbao BAMeko irakasleak jardungo dau atzo Vatikanoan aurkeztu zan `Laudate Deum´ aholku-hitzaren inguruan. Bigarren hizlaria egunotan Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian parte hartzen diharduen Philomena Shize Hirota izango da. Japoniar monja hau Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) ordenakoa da eta Aita Santuak urriaren 4tik 29ra Vatikanoan ospatzen ari dan Sinodorako deitu dituan adituetako bat.
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Bisita gidatua Munarriko Santa Marinara, Ondarearen Jardunaldien barruan
Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ibilaldi eta bisita programatu dau jardunaldiotarako. Horren erakusgarri, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik hilaren 8 eta 22an Sopela eta Urdulizen egingo dana.
Gotzaina gazteakaz alkartuko da, gaur, Corpus Christi parrokian
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina gazteakaz alkartuko da gaur, urriak 6, Bilboko Corpus Christi parrokia etxeko areto nagusian, 19:30etan.
Eleizbarrutiko ordezkarita Teologia-liburutegien biltzarrean
Europako Teologia-liburutegien 51. Biltzarra Kordobako gotzain jauregian ospatu da irailaren 30etik urriaren 4ra. Aitatutako liburutegiok www.beth.eu dalakoan alkartuta dagoz eta, aurton, “Challenges of Ecclesiastical Libraries in Europe” goiburuaren haritik alkartu dira eta Jaime Lopez Eguilaz Bilboko Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau Espainiako Eleizaren Liburuzainen Alkarteko (www.abie.es) ordezkari lez, alkartearen oroitza-txostena aurkeztuz.
Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.
Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!
Alkarren Barri Eleizbarrutiko aldizkariaren urriko alea eskuragarri da online gaurtik aurrera. Kurtsoko lehenengo aldea da, etxeetara atzerapenez helduko dana, kurtso hasierako ekitaldia be jaso gura izan dalako argitalpena itxi aurretik. Sareko agerkariak joan dan irailaren 30ean Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiaren multimedia informazinoa (bideoak eta argazkiak) jasoten dau. Bostehun lagun inguru bertan zirala ospatu zan ekitaldian gotzainak eskainitako berbaldia irakurri daiteke hasieran. Alkarrizketei dagokienez, hiru nabarmentzen dira: Elena Unzueta Caritas …
Betiereko gurtzaren batzar nagusia
Betiereko Eukaristia-batzarrak urteko batzar nagusia ospatuko dau gaur arratsaldez Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan. Braulio Rodriguez Toledoko artzapezpiku erretiratuak berbaldia eskainiko dau, 'Eukaristiaren egiaren edertasuna barriro antzeman: ospakizuna eta gurtza' goiburuaren haritik.