Barriak
Etiquetado como: Bibliotecas Humanas
Eleizbarrutiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean parte hartzen dau
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean -Euskalitek antolatuta, urriaren 16tik 27ra ospatzen ari da-, era bitako jarduerak garatzen dihardue: alde batetik, joan dan astean Biltzarra ospatu zan Bilboko Euskalduna jauregian, eta gainerako egunetan, bestelako jarduera ugari -lekuan bertan, online, mistoak- egiten ari dira. Guztietan, eta industria, zerbitzuak, osasuna edo heziketa lako arloei lotuta, kudeaketa aurreratuaren ingurukoak lantzen dihardue. Beste urte batez, Euskalitek Bilboko Elizbarrutiaren partaidetza ahalbideratu dau.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Mariaren Mirabeen 125. urteurrena, Portugaleten
1898.eko urriaren 15ean sortu zan Portugaleten Mariaren Mirabeak monjen alkartea. Gaur egun, herri bereko Gregorio Uzkiano kalean dago euren egoitza eta, bihar, on Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko dabe euren kaperan goizeko 10:00etan, urteurren hori gogoratzeko.
Arrieta, Agate Donea, Santa Marina eta Munarri, Ondarearen Jardunaldietan
Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak, aurton, kultur egitarau zabala garatzen dihardu. Esate baterako, 152 dira egindako proposamenak eta 257 jardueratan -berbaldi eta solasaldiak, erakusketak, aspaldiko lanbideen erakusketak, bisita gidatuak, ibilbideak, antzezpenak, tailerrak, daztatzeak eta kontzertuak- banatuta dagoz. Agenda kontsultatu eta lekuak gordeteko: www.ondareabizkaia.eus
"Umorez eta maitasunez" betetako erakusketa Erandion
Erandioko San Agustin eta San Lorenzo parrokiak erakusketa zabaldu dau aste honetan, hamar artista grafikok POBRETASUNARI buruz egin dabezan lanakaz, "Umorez eta maitasunez beteta" goiburuaren haritik. Abenduaren amaierara arte egongo da ikusgai eleizan. Salamancako Eleizbarrutiko Caritasek itzita, Estatuko umorista grafiko entzutetsuenen -Forges, Gallego&Rey, Máximo, Mingote, Patxi&Idígoras eta Saldaña- lanak batzen ditu. Erandion, Zugazart, Tasio, J. Ibarrola eta Antonen lanak gehitu jakoz erakusketa horri. Beste alde batetik, atzo -eguena- Erandioko parrokian ospatu zan mezaren …
"Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso
"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".
Antzerkia 'Aterpetxe eskola' ekimenaren alde
Trenaren Adiskideen Bilboko Alkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean, gaur, "Solitos" antzezlana ikusi ahal izango da 19:30etan, jesuitek Indautxun daben ikastetxeko areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "gaurkotasunez beteta dagoan eta gizartean oihartzun handia izaten ari dan trenen inguruko gaia" landuko da. Sarrerak aurretik erosi daitekez aafbilbao@gmail.com emailean eta 19;00etatik aurrera txartel-leihatilan, euro biren truke. Batu daiten dirua, Alboan Jesuiten Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatzen dauan 'Aterpetxe eskola' ekimenerako izango da.
ARGIBIDE-OHARRA ELEIZBARRUTIAK 2018an BERE EGINKIZUNETATIK KENDU EGIN EBAN ABADEAREN INGURUAN
Burgoseko Auzitegi Probintzialeko Lehenengo Sailaren 2023.eko uztailaren 19ko 220/2023 epaiaren ebazpenaren inguruan hainbat komunikabidetan zabaldu diran okerreko barriak dirala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak ondorengoa argitu gura dau:
Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak
Urriaren 13tik 15era Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta Eleizbarrutitik egin dan Lourdeserako erromesaldian 600 lagun inguruk parte hartu dau. Cristina Gorostiza presidenteak azaldu dauanez, taldean joan dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta gaur egun Hospitalitateen Gotzainen Batzarreko Federazinoko presidente dan eta Bizkaiko Hospitalitateko presidente izan zan Pablo Garamendi.
Fraile pasiotar barria Bilbon
Oscar Armando Vera Vite ekuadortarra Jesukristo Gure Jaunaren Nekaldiaren eta Jesusen Bihotzaren Probidentziaren Kongregazinoko abade egingo da datorren zapatuz, urriak 21, San Felicisimo eleizan 11:30etan hasiko dan eleizkizunean. Biharamunean ospatuko dau bere lehenengo Eukaristia 12:30etan, eleiza berean. 2018an heldu zan Bilbora Deustuko alkarteko erizaindegian laguntzera eta Zaragozan lau urte emon ondoren, Bilbora itzuli zan diakono lez. Ilusinoz beteta dago egunari begira eta gogotsu, "nire abade ministerioa Jainkoaren herriaren zerbitzura sagaratzeko eta, batez be, prestasunez Harek …