09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: 8 emakume

08.03.2024

«Martxoak 8 Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia izango da buru Bizkaiko Eleizak 8 arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeren lana autortuko dauan saioaren VI. ekitaldian.

02.03.2024

Lucia Cerda, bizitza osoa Misinoei lotuta

Lucia Cerdak besteei laguntzen emon dau bizitza. Gaztetatik datorkio sen hori, orduan be Bilbo inguruko kaltetuenei laguntzen ibilten zan-eta. Lehen 'erantsia' esaten jakon eta gaur egun Familia Santua deitzen dan parrokiari lotuta egoan. Sasoi haretan "loratzen ari zan" Ekintza Katolikoan parte hartu eban eta hantxe erakutsi eutsen Barri Ona "bizitza eraldatzea edo …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1113 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
09.05.2024

'Eliza jasangarria" saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari

Eleizaren Sostengatzerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkaritzak 'Eleiza jasangarria' sarien lehenengo ekitaldia antolatu dau. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokattzeagaitik nabarmendu diran Eleizako erakundeen lana autortzeko eratu dira sariok. 'Eleiza jasangaria' sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Eleizbarrutiak, parrokiak, beste hainbat egitasmo edo errealitate.

09.05.2024

Indusketa arkeologikoa Begoñan, Bilboko asaben bila

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Ignacio Fernandez Begoñako parrokoak indusketa arkeologiko eta tenpluaren balio-handitzerako egitasmoa aurkeztu dabe gaur goizean begoñako basilikan. Bizkaian, krisatu gurtzaren jatorria eta Bilbon bizitzen jarri zan lehenengo taldea ezagutzea eta lurraldeko historia eta kultura ondarea aberastea da egitasmoaren helburua. Amatxuren oinetan egon daitekez "VECVNIA' izenaz ezagututako uri indigenaren hondakinak, ustez erromatarren sasoian kolonizatua izan zan uriaren arrastoak. Uri hori existitu zala sekula …

09.05.2024

Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa

Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean.  promovido por AlboanCáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunagaz.

08.05.2024

Santurtziko Urbegi eskaut taldearen 30. urteurrena

"Urbegi", Santurtziko eskaut talde bakarrak 30. urteurrena ospatuko dau. Hainbat jarduera antolatu dabe horrretarako eta lehenengoa maiatzaren 10ean, barikuz, ospatuko da Jauregia Torre-etxeko areto nagusian, 19:00etan. Aisialdiko heziketari buruzko berbaldia izango da eta Txus Morata Pere Tarres Fundazinoko Aisialdi Hezitzaile eta Gizarte-kultura Ekintzarako zuzendariak eta Aintzane Monteverde Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari ohi eta Scouts MSCko presidenteorde ohiak jardungo dabe.

08.05.2024

Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz

Gaur arratsaldeko bostetan, solasaldi-kafea ospatuko dabe Bilboko San Fernando parrokian. Pertsona nagusiei zuzendutako jarduera da eta Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatzen dau.

07.05.2024

Derion ospatuko dan ekitaldi nagusiagaz emongo deutse hasiera Eleizbarrutiak 75. urteurreneko jarduerei

Web orrialde honetan atzo barri emon genduanez, Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatuko dau datorren kurtsoan. Hori dala-eta, hainbat ekitaldi esanguratsu antolatu da, iragana gogora ekarteaz batera, etorkizunerako oinarriak jarteko asmoagaz. Lehenengo ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, leku esanguratsuan: Derioko Seminarioko kapera nagusia. Leku hori beren-beregi egokituko da ekitaldirako, izan be badira hogeta hamar urte erabilten ez dana. Tenplu eder eta ikusgarri honek sei arkupez antolatutako nabea dau eta hormak adreiluz eta Jose Maria Muñoz artistak …

07.05.2024

Erretiroa Eleizbarrutian Felix Larrondo bikarioak gidatuta

Gitxi falta da Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako prestatutako egitaraua beteteko. Datorren eguenez, maiatzak 9, Eleizbarrutiko abade eta diakonoek erretiroa egingo dabe, Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak gidatuta. Ekitaldian gotzainak be parte hartuko dau eta Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da. 

06.05.2024

Musika, alkartasuna eta beste hainbat ekitaldi asteburuan

Maiatzean, Lehenengo Jaunartzeak ospatzen dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan. Gainera, joan dan asteburuan, askotariko ekitaldiak izan dira han eta hemen eta argazkien bidez laburbilduko doguz:

06.05.2024

Portugaleteko katekesiko taldeen eta eskaut taldeen topaketa

Atzo -domeka- Portugaleteko Pastoral Barrutiko (PB) Andra Mari, Ama Lur eta Belatzak katekesiko eta eskaut mobimentuko taldeetako 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak alkartu ziran.

06.05.2024

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako irudi barria

2024-2025 kurtsoan, mundu osoko eta lekuko Eleizarentzako gertaera esanguratsu bi ospatuko doguz: Jubileua eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena. Hori dala-eta, gertaera biok lotzen dituan eta hurrengo pastoral urtean erabiliko dan irudi korporatiboa aurkeztuko dogu.

Emaitzak orrialdeka