08-04-2025 Martes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Abadeak

23.05.2024

Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue

Gaur Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren Eguna ospatzen dihardu gaur. Eta egun honetan, Bilboko Eleizbarrutiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak osptzen dabez. Aurton be, abadeakaz bat egin dabe euren senideak, euren alkarteetako kideak eta beste hainbat lagunez, urteurrenak ospatzeko..

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1772 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.04.2025

Katekesiko familien urteko batzarra Algortan

Beste urte batez, Garizumako 5. domekaz, katekesiko familiek urteko topaketa izan eben Algortan, hain zuzen be, Tourseko San Martin parrokian.

07.04.2025

Gizarte Jubileua eta gaixoen Jubileua, Durangon eta Elorrion

Joan dan zapatuz, apirilak 5, Durangon ospatu zan gizarte Jubileua. Egunari hasiera emoteko, bertaratutakoak klaratarren eleizan batu ziran eta handik Cáritas Bizkaia erakundeak Durangaldean bizilekurik ez daukienei eskaintzen deutsen "Etxepel" bitartekora joan ziran erromesak. Klaratarren eleizan ospatu zan egunari amaiera emon eutsan otoitzaldia. Gainera, asteburu honetan Erroman ospatu dan gaixoen Jubileuagaz bat, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutietako Lourdeseko Hospitalitateak Elorrion batu ziran zapatuz eta baterako ospakizuna izan eben Sortze Garbia basilikan. 

07.04.2025

Kulturarteko Kurutze-bidea Indautxun eta Sestao PBkoen erretiroa Berrizen

Sestao Pastoral Barrutiko (PB) helduek urtero egiten daben erretiroa Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean egin dabe aurton. Kristau alkarte horretako hogei lagun inguruk parte hartu dau Loli Asua teologoak gidatutako erretiroan. Beste alde batetik, atzo, kulturarteko Kurutze-bidea osapatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Mibrazinoetarako Pastoraltzak antolatuta, eta afrikar, txinatar, filipinar eta latinoamerikar alkarteetako kideen partaidetzagaz. 

07.04.2025

HOAC mobimentuko batzorde iraunkorra, Bilboko eleizbarrutian

Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian izango dira gaurtik zapatura arte -apirilak 7-12.

07.04.2025

HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorra, Bilbon

Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC, mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilbon izango dira apirilaren 7tik 12ra. 

04.04.2025

Caritasen ate irekien jardunaldia, Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan

Caritas Bizkaia erakundeak “Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza” ate irekien jardunaldia ospatu zan atzo Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan. Egunez egun, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko akonpainamenduaren ingurukoak agertu ebezan eta, amaieran azaldu ebenez, "egun bizi-bizia izan da, biziz, aurpegiz, istorioz eta asko esaten daben isiltasunez betetako eguna".

04.04.2025

Caritas Bizkaia erakundearen kanpaina asteburuko mezetan

Asteburuan 291 parrokietan ospatuko diran Eukaristietan batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen esku itziko da. Apirileko kanpainak 75. urteurreneko abestia dakar gogora: `Alkartea, gure aldartea - Camino de Esperanza´. Javier Onaindia irratietako zuzendariaren bertso honegaz fedea alkartean bizitzearen egokitasuna agertzen da, Elena Unzuetak kanpaina dala-eta argitaratu dauan gutunean adierazo dauanez: "Txertatuta gagozan alkarteek eragin esanguratsua dabe gure bizitzeko, sentitzeko eta jokatzeko eran".

03.04.2025

"Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao" alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu

Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao alkartearen web sortu barria aurkeztuko dogu. Besteak beste, antolatzen dabezan erromesaldien inguruko barriak jasoten ditu, esate baterako: ibilbide zehatzak, aurreko prestaketa, egitarauak eta Lurralde Santuaren inguruko liburu eta artikulu interesgarriak. Orrialde oso interesgarria da, lurralde hori ondo ezagutzen daben pertsonek kontu handiz landu dabena eta bitarteko egokia lurralde hori ezagutu gura dabenentzat. Weba: hemen. Gainera, erromesaldi bi iragarri dabez bertan: 2025eko uztailaren 6tik 13ra egingo dana eta 2026ko apirilaren 13tik 19ra edingo …

03.04.2025

Eleizak Kuban bizi dauan egoerari buruzko lekukotasunak, atzo Bilbon

"Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari" Pontifize fundazinoak mahai-ingurua ospatu eban atzo Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Eleizak Kuban egiten dauan lanari buruzko lekukotasunak emon ebezan. 

Emaitzak orrialdeka