Barriak
Etiquetado como: Azoka
Eleiz Museoak BECeko azokan ospatuko dau bere eguna
Eleiz Museoak "Eleiza plazara' azokan jarriko dauan standean ospatuko dau Museoen Nazinoarteko Eguna. Ekitaldia datorren zapatuz ospatuko da BEC erakustazokan eta bertan 90 estandetik gora jarriko da eta, zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, besteak beste, 30 tailer, 8 emonaldi eta 45 berbaldi edo dinamika. Adin guztietako lagunentzat pentsatuta dago Bilboko …
Zuzentasunerako argia, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eguna dala-eta, Eleizaren Doktrina Sozilaren eskutik
Langile Pastoraltzaren eta Migrazinoetarako Pastoraltzaren eskutik, 2013an Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak martxan jarri eban eta urteotan hainbat formatu izan dauan ekimena berreskuratu dabe: Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia. Urtarrileko hau, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko urtarrilaren 30eko jardunaldian oinarrituta dago: hemen.
Asteburuan, eleizkizun ekumenikoa eta agurrak
Atzo, katedralean ospatu zan eleizkizun ekumenikoan, amaiera emon jakon Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari. On Joseba Segura gotzaina eta hainbat Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak buru izan ziran otoitzaldian. Lehenengo aldiz parte hartu eban Carlos Lopez Alkarte Anglikanoko gotzainak. Beste alde batetik, Eleizbarrutiagaz lotura estua izan eta erretiroa hartu daben lagun biren agurrak ospatu dira: Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariarena eta Mabel Martinez Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kidearena.
Giro ona eta jente asko Santurtziko BIka egunean
Berrehun lagun inguru -gaztetxo, begirale, laguntzaile...- batu zan atzo Santurtzin, I. bikaritzako Bika egunean. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) eskaut taldeek, gaztetxoen taldeek eta jaunartzea ospatu dabenen taldeek parte hartu eben. Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Patronato Ikastetxean alkartu ziran eta Ainhoa Castañeda eta Veronica Ruizek, zuzendari eta nortasunerako ikastetxeko arduradun hurrenez hurren, harrera egin eutsien eta partaideen esanetara egon ziran egun osoan.
Mandatudun laikoen erretiroa Larrean
Sasoi honetan ohikoa danez, eleizbarrutian mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Hiru egunez, 40 lagun inguruk biziko dau esperientzia hau Zornotzako Larreako gogarte etxean.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutiak lagungarriak eskeiniko ditu Garizuman "batera" joateko
"Batera" kurtsoko goiburua ardaztzat hartuta, Bilboko eleizbarrutiak pastoral eta liturgia bitartekoak jarriko ditu parrokia, alkarte eta fededunen eskura, otsailaren 18an hasiko dan Garizumako ibilbidean sakontzeko. Liturgiarako eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatu ditu lagungarriok, grazia eta bihotz-barritzeko aldi honetan gogoeta, otoitza eta ospakizuna sustatzeko eta "alkartasuna ehuntzeko".
Ingeteam Convertersi emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Gaur eguerdian, Marcelo Gangoiti sariaren XXIX. ekitaldia ospatu da Somorrostro ikastegian. 1996tik aurrera, Ezkerralde eta Meatze-inguruko enpresa barritzaile eta konprometituei emoten jake Bizkaian entzutetsua dan sari hau. Aurton, Ingeteam Converters enpresak jaso dau autorpena; "industria garapenari, enpleguaren sorerari egindako ekarpenagaitik eta lurraldeagazko konpromiso sendoagaitik".
Domekaz, otoitzaldi ekumenikoa katedralean
San Paulok Efesoarrei esandako "bat bakarra espiritua, bat bakarra itxaropena" berbak kontuan hartuta ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 25, 19:00etan, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari amaiera emongo deutsan otoitzaldi ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eleizkizunean, Eleiza protestante eta ortodoxoetako hainbat ordezkarigaz batera. Lehenengo aldiz parte hartuko dau Oscar Lopez Alkrte anglikanoko gotzainak.
Josetxu Caniberen oroimenezko II. ekitaldia. Parte hartzerik nahi?
Datorren otsailaren 7an, bere urtebetetze egunaren inguruan (otsailak 4), Josetxu Caniberen oroimenezko 2. ekitaldia, hain zuzen be baba-jan solidarioa, ospatuko da eskolapioek BIlbon daukien ikastetxean. Parte hartzeko, zuek edo gura dauan edonork, 647 863 249 telefonora WhatsAppa bialdu edo deitu (Josu eta Aitor).
EBI STEAM azokaren V. ekitaldian mila ikasle batu dira Muskizen
EBI STEAM Azokaren V. ekitaldia gaur goizean ospatu da Muskizen. Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 19 ikastetxetako mila lagun inguru batu da Somorrostro ikastegian eta San Juan ikastetxean, ikaskuntzari lotutako sormena, zientzia eta teknologiaren erakusleiho bihurtuz.



