20-05-2026 Miércoles, VII semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Beilatokiak

18.06.2025

Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore

Joan dan astelehenez, Alberto Jaimez Bilboko eleizbarrutiko diakonoak «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan» izenburudun doktorego-tesia defendatu eban Gasteizko Teologia-fakultatean. Jose Angel Echeverria Dk. Jn. buru zala, honako honeek osotu eben lana ebaluatu eban epaimahaia: Miguel Ramon Viguri Dk. Jn. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2520 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.05.2026

Auzolandegiak 2026

Auzolandegiak 2026 boluntariotza komunitarioko esperientziak dira, eta udako egun batzuetan hurbileko errealitate sozialetan aktiboki inplikatzera gonbidatzen dute.

20.05.2026

Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan

Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.

20.05.2026

Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon

Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao). 

19.05.2026

Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!

Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko. 

19.05.2026

Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko

Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.  

 

19.05.2026

Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean

“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean. 

18.05.2026

Asteburuko argazkiak

HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.

18.05.2026

Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko

Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.

17.05.2026

Asteko barrien laburpena

Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
16.05.2026

Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna

Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan. 

Emaitzak orrialdeka